15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 0 3

A1

Gai da solaskideak mantso eta kontuz ahoskatutako galderak eta jarraibideak ulertzeko,

eta jarraibide labur eta errazak ulertzeko, leku jakin batera joateko, adibidez.

Gai da norbaiti zerbait eskatzeko eta berari zerbait eskatzen diotenean eskariari

erantzuteko.

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK ESKURATZEKO ELKARRERAGINA

C2

C1

B2

B2 bezala.

B2 bezala.

Gai da gatazken konponbidea negoziatzeko, adibidez, zirkulazio-isun bidegabe bat

erreklamatzeko, pisu batean eragindako kalteen ordain ekonomikoa edo istripu

baten erruduntasun-erantzukizuna eskatzeko.

Gai da kalte-ordaina eskatzeko bere argudioa garatzeko, hizkuntza sinesgarria

erabiliz, eta argi zehazteko bera zer emateko prest dagoen.

Gai da arazo baten azalpena egiteko eta zerbitzuaren emaileak edo bezeroak

amore eman behar duela argi adierazteko.

B1

A2

Gai da bidaian, bidaia antolatzean edo ostatu hartzean sor daitezkeen truke gehienetan

moldatzeko edo atzerriko bidaietan dagokien agintariekin jarduteko.

Gai da dendetan, posta-bulegoetan, banketxeetan eta abarretan gertatzen diren

egoera ez hain arruntetan moldatzeko; adibidez, asebete ez duen zerbait erosten

badu, erositakoa itzultzen badaki. Gai da kexa edo erreklamazioa egiteko.

Gai da agentzia bidez bidaia antolatzean edo bidaian bertan gertatzen diren egoera

gehienetan moldatzeko: badaki, adibidez, bidaiari bati non jaitsi behar duen galdetzen,

ezagutzen ez duen toki batera joan behar duenean.

Gai da eguneroko bizitzako egoeretan moldatzeko, adibidez, bidaia batean, ostatu

hartzean, jaterakoan eta erosketak egitean.

Gai da turismo bulegotik behar duen informazio guztia lortzeko, baldin eta informazio

hori sinplea eta ez espezializatua bada.

Gai da ondasun eta zerbitzu arruntak eskatzeko eta eskaintzeko.

Gai da bidaiei buruzko informazio erraza lortzeko; garraio publikoa erabiltzeko

(autobusak, trenak, taxiak); toki batera joateko argibideak eskatzeko eta emateko;

eta txartelak erosteko.

Gai da gauzei buruz galdetzeko eta dendetan, postetxeetan edo banketxeetan

truke errazak egiteko.

Gai da kopuruei, zenbakiei, prezioei eta abarri buruzko informazioa eskaintzeko eta

jasotzeko.

Gai da erosketa sinpleak egiteko, zer nahi duen esanez eta prezioa galdetuz.

Gai da jatetxe batean jatekoa eskatzeko.

A1

Gai da norbaiti zerbait eskatzeko eta norbaitek zerbait eskatzen dionean eskariari

erantzuteko.

Gai da zenbaki, kopuru, prezio eta ordutegiekin ongi moldatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!