15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 3 0

ke ebalua ditzatela laginak, eta ondoren erabil dezatela beren erabakien oinarri diren funtsezko

ezaugarriak definitzeko teknika estatistiko egokia (metodo kuantitatiboa). Ikusmolde horren adibide

dira 10 eta 11. metodoak. Hizkuntz saioen laginak aztertzearen alde ona da oso deskribapen

zehatzak lor daitezkeela datuetan oinarrituta.

Azken metodoa, 12.a, deskribatzaileak benetan matematiketan oinarrituta mailakatzen dituen

bakarra da. Hori izan zen erreferentzia maila bateratuak eta deskribatzaile argigarriak garatzeko erabilitako

metodoa, 2. metodoaren (intuitiboaren), eta 8 eta 9 metodoen (kualitatiboaren) ondoren. Hala

ere, teknika estatistiko bera erabil daiteke eskala garatu eta gero, eskalak praktikan duen baliagarritasuna

egiaztatzeko eta berrikusketa-beharrak identifikatzeko.

Metodo intuitiboak

Metodo hauek ez dute datu-bilketa egituraturik eskatzen, printzipioetan oinarritutako esperientziaren

interpretazio soila baizik.

1. Aditua

Eskala idazteko eskatzen zaio norbaiti. Horretarako, dauden eskalak, dokumentu kurrikularrak, edo

zenbait iturritatik jasotako beste edozein material egoki kontsultatuko ditu, ziur aski xede-taldearen

beharrak aztertu eta gero. Ondoren, eskala egiazta eta errebisa dezake, informatzaileen laguntzarekin

agian.

2. Batzordea

Lehengoaren antzekoa da, baina garapenean lantalde txiki batek parte hartzen du, aholkulariz osatutako

talde handiago baten laguntzarekin. Adituek zirriborroak komentatzen dituzte, eta beren esperientzian

oinarrituta edo, bestela, ikasleekin eta hizkuntz saioen laginekin alderaketak eginez lan egiten

dute. Gipps (1994) eta Scarino (1996; 1997) adituek Erresuma Batuko eta Australiako batzorde batek

irakaskuntza ertaineko hizkuntza modernoen ikaskuntzarako eratutako kurrikulu-eskalen hutsuneak

aztertu zituzten.

3. Esperientzia

Aurreko metodoaren antzekoa da, baina prozesua asko luzatzen da erakunde baten markoan edo ebaluazio-testuinguru

jakin batean adostasuna lortzeko. Pertsona-talde batek mailen eta irizpideen irakurketa

bateratua egiten du. Gero, interpretazio horren esperimentazio sistematikoaren eta atzeraelikaduraren

bidez, haren idazketa hobetzen dute. Aztertzaile-taldeek definizioen arabera azter ditzakete ikasleen

hizkuntz jarduerak, eta definizioak hizkuntz jardueren laginen arabera. Hori da hizkuntz gaitasunaren

eskalak garatzeko era tradizionala. (Wilds, 1975; Ingram, 1985; Liskin-Gasparro, 1984; Loewe,

1985, 1986).

Metodo kualitatiboak

Metodo horiek guztiek talde txikietan eta informatzaile batzuekin lan egitea eskatzen dute, eta, interpretazio

estatistikoa baino areago, lortutako informazioaren interpretazio kualitatiboa egiten dute.

4. Giltzarria: formulazioa

Eskalen zirriborro bat badago, teknika erraza da eskala zatikatzea eta eskala hori erabiliko duten informatzaile

tipikoei eskatzea:

a) jartzeko definizioak zuzen iruditzen zaien ordenan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!