15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eskala argigarriak ematen dira hiztegi-aberastasunari eta hiztegia kontrolatzeko trebetasunari

buruz.

1 3 7

HIZTEGI-ABERASTASUNA

C2

C1

B2

B1

A2

A1

Aberastasun handiko errepertorio lexikoa du, esamolde idiomatikoak eta lagunartekoak

barne, eta gai da esanahiaren ñabardurez jabetzeko.

Zailtasunak itzulinguruak eginez gainditzeko aukera ematen dion errepertorio lexiko

zabal bat du, eta ez zaio antzematen esamolde bila dabilenik edo saihesteestrategiak

erabiltzen dituenik. Esamolde idiomatikoen eta lagunartekoen ezagutza-maila

ona du.

Bere espezialitateari buruzko gaien eta gai orokorragoen hiztegi zabala du. Gai

da, etengabeko errepikapena eragoztearren, formulazioa aldatzeko, baina gabezia

lexikoek zalantza eta itzulinguruak erabiltzea ekar diezaiokete oraindik.

Eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko adinako hiztegia du, itzulinguruekin

bada ere, adibidez familiari, zaletasunei eta interesei, lanari, bidaiei eta

gertaerei buruzkoa.

Egoera eta gai ezagunei buruzko jarduera arruntetan eta eguneroko trukeetan

moldatzeko adinako hiztegia du.

Egoera jakin batzuei buruz jarduteko hitz eta esaldi bakunen oinarrizko errepertorioa

du.

HIZTEGIAREN KONTROLA

C2

C1

B2

B1

A2

A1

Hiztegia zuzen eta egoki erabiltzen du beti.

Akats txikiak noizean behin, baina ez dira garrantzi handiko hiztegi-akatsak.

Zehaztasun lexiko handia du oro har, nahiz eta hitzak aukeratzean batzuetan

nahastu egiten den edo akatsak egiten dituen, komunikazioa eragotzi gabe, halere.

Oinarrizko hiztegia ongi ezagutzen du, baina oraindik garrantzi handiko akatsak

egiten ditu pentsamendu konplexuagoak adierazi behar dituenean edo egoera eta

gai ez hain arruntez jardun behar duenean.

Premia zehatz eta egunerokoei buruzko errepertorio mugatua du.

Ez dago deskribatzailerik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!