15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Ikaslearen autoebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa: deskribatzaileak enuntziatu positiboak

eta independenteak badira, ikaslearen autoebaluaziorako edo irakasleak ebaluazioa egiteko

kontrol-zerrendetan sar daitezke. Baina eskala gehienen deskribatzaileak era negatiboan

emanak dira beheko mailetan, eta arauari erreferentzia egiten diote eskalaren erdialdean. Era

berean, mailen arteko bereizketa ahozko bereizketa soila izaten da sarritan; hurrenez hurreneko

deskribatzaileetan hitz bat edo bi soilik aldatzen dira, eta zentzua galtzen dute eskalen testuingurutik

ateraz gero. Arazo horiek saihesteko deskribatzaileak nola gara daitezkeen aztertzen da

A eranskinean.

2. Saioaren edo jardueraren ebaluazioa: gaitasunen alderdiez diharduten 5. kapituluko deskribatzaile-eskalen

erabilera agerikoagoak ebaluazio-irizpideak garatzeko abiapuntuak eman ditzake.

Norberaren usteak –ez sistematikoak– epai bihurtuz gero, deskribatzaile horiek aztertzailetalde

bateko kideentzako Erreferentzia Marko Bateratua garatzen lagun dezakete.

Funtsean, deskribatzaileak hiru eratara aurkez daitezke ebaluazio-irizpide gisa erabili ahal

izateko:

• Lehenik eta behin, deskribatzaileak eskala moduan ezar daitezke, sarritan kategoria desberdinetako

deskribatzaileak konbinatuz maila bakoitzerako paragrafo orokor bat emanez.

Joera hori oso zabalduta dago.

• Bestetik, kontrol-zerrenda moduan eman daitezke, maila bakoitzerako zerrenda bat, oro

h a r, izenburuen azpian multzokatutako deskribatzaileekin, hots, kategorietan bilduta.

Kontrol-zerrendak ez dira hainbeste erabiltzen une jakin bateko ebaluazioan.

• Azkenik, kategoria hautatuen zerrenda moduan eman daitezke, kategoria bakoitzerako

eskala paraleloen multzo baten modura. Ikuspegi horri jarraituz, diagnosi-profila zehatz daiteke.

Hala ere, aztertzaileak erabil ditzakeen kategoria-kopurua mugatua da.

Azpieskalen koadro edo zerrenda bat emateko bi era daude:

• Gaitasun-eskala: hainbat kategoriatarako maila egokiak definitzeko, A2 eta B2 adibidez,

profil-zerrenda moduan aurkezten da. Ebaluazioa maila horiei begira egiten da zuzen-zuzenean,

ebaluazioa doitzeko edo hobetzeko beste sistema batzuk erabiliz sarritan, adibidez,

bigarren digitua edo batuketaren zeinua, nahi izanez gero mailetan bereizketa gehiago egiteko.

Horrela, nahiz eta saioaren proba B1 mailarako izan, eta ikasle bakar batek ere ez izan

B2 maila, oraindik ere litekeena da ikasle onenek B1+, B1++ edo B1.8 maila lortzea.

• Neurketa-eskala. Kategoria bateko modulu edo azterketa jakin bat gainditzeko eskatzen

den maila edo araua deskribatzen duten kategoria bakoitzerako deskribatzaile bat aukeratzen

edo definitzen da. Deskribatzaile horri “Gainditua” edo “3” esaten zaio, eta maila

horretarako estandarra edo arauzkoa da eskala (oso saio kaskarra = “1”; saio bikaina = “5”).

“1” eta “5” formulazioa 5. kapituluan dagokion atalean agertzen den eskalako hurrenez

hurreneko mailetatik ateratako edo horietara egokituriko beste deskribatzaile batzuetatik ere

atera daiteke; “3” gisa definitutako deskribatzailearen erredakzioaren arabera ere formula

daiteke.

2 0 3

9.2.3. Probetan eta azterketetan hizkuntz gaitasunaren mailak deskribatzea, elkarren

arteko konparazioak egin ahal izateko

Erreferentzia maila bateratuen eskalen helburua indarrean dauden diploma eta agirietarako gaitasun-mailaren

deskribapena egiten laguntzea da, horrela, sistemen arteko konparazioa egiteko aukera

izateko. Neurketari buruzko azterketek diotenez, bost era klasiko daude elkarretatik bereiz egindako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!