15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3 0

• Arloa gizarte-eragileek diharduten gizarte-bizitzako sektore-sail zabala da. Hemen, goragoko

sailkapen bat erabili da, eta hizkuntzaren ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta erabilerarako

egoki diren kategoria nagusiak bakarrik hartu dira kontuan: hezkuntza-arloa, lan-arloa, arlo

publikoa eta arlo pertsonala.

• Estrategia gizabanakoak bere buruari jartzen dion edo bete behar duen ataza bat gauzatzeko hautatzen

duen jarduera-ildoa da, jarduera-ildo antolatu, berariazko eta arautua.

• Ataza gizabanakoak emaitza jakin bat lortzeko beharrezko jotzen duen berariazko ekintza da,

arazo bati irtenbidea emateko, egiteko bat betetzeko edo helburu jakin bat lortzeko. Definizio

horren baitan ekintza asko sar daitezke; adibidez, armairu bat mugitzea, liburu bat idaztea, kontratu

baten negoziazioan baldintza jakin batzuk lortzea, karta-jokoan aritzea, jatetxe batean jatekoa

eskatzea, atzerriko hizkuntza bateko testu bat itzultzea edo eskolan talde-lanean egunkari bat

egitea.

Aipatu berri diren alderdi horiek hizkuntzaren erabilera- eta ikaskuntza-molde guztietan elkarri

lotuak direla onartzen badugu, orduan, honako alderdi hauekin guztiekin lotuta egongo da, nolabait,

hizkuntza erabiltzeko edo ikasteko ekintza oro: estrategiak, atazak, testuak, gizabanakoaren gaitasun

orokorrak, komunikazio-gaitasuna, hizkuntz jarduerak, prozesuak, testuinguruak eta arloak.

Era berean, ikaskuntzan eta irakaskuntzan, litekeena da helburua, eta, beraz, ebaluazioa, osagai edo

azpiosagai jakin batean oinarrituak izatea (orduan, gainerako osagaiak helburu bat lortzeko baliabide

izango dira; edo beste une batean gehiago sakondu beharreko alderdiak; edo egoera horretarako desegokiak).

Ikasleek, irakasleek, ikastaroen diseinatzaileek, material didaktikoaren egileek eta azterketak prestatzen

dituztenek ezinbestean dute zerikusia prozesu horrekin, hots, alderdi jakin bati heltzeko eta gainerako

alderdian zein neurritan eta nola kontuan hartu erabakitzeko prozesuarekin. (Hori guztia aurrerago

azalduko da, adibideen bitartez).

Nolanahi ere, garbi dago, irakaskuntza- eta ikaskuntza-programei sarritan egozten zaien helburua

komunikazio-trebetasuna garatzea izan arren (agian horixe delako ezaugarririk adierazgarriena ikuspegi

metodologikotik begiratuta), programa batzuk saiatzen direla hizkuntz jarduerak atzerriko hizkuntzan

era kualitatiboan eta kuantitatiboan garatzen; beste batzuek arlo jakin bati buruz dihardutela;

beste batzuek gaitasun orokor batzuk lantzen dituztela; eta, azkenik, beste batzuek estrategiak hobetzeko

apustua egiten dutela. “Dena lotuta dago” esateak ez du adierazi nahi helburuak bereizi behar ez

direnik.

Aurrez proposatu diren kategoria nagusi horietako bakoitzean azpikategoria batzuk bereizten dira,

horiek ere oso zabalak, baina aurreragoko kapituluetan aztertuko ditugu. Orain, gaitasun orokorren,

komunikazio-gaitasunaren, hizkuntz jardueren eta arloen osagaiak bakarrik aztertzen ari gara.

2.1.1 Gizabanakoaren gaitasun orokorrak

Hizkuntza baten ikasle edo erabiltzaileen gaitasun orokorrak (ikus 5.1. atala) ezagutza, trebetasuna,

gaitasun existentziala eta ikasteko gaitasuna dira.

Ezagutza, hots, ezagutza deklaratiboa (savoir, ikus 5.1.1. atala), esperientziatik (ezagutza enpirikotik)

eta ikaskuntza formalago batetik (ezagutza akademikotik) eratorritako ezagutza dela esan daiteke.

Gizabanakoen arteko komunikazioa denok munduaren ezagutza bera izatetik sortzen da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!