15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

e) Estrategiak aberastearen edo ugaritzearen arabera, edo atazak gauzatzearen arabera

(ikus 4.5 atalak eta 7. kapitulua); halako kasuetan, helburuek lotura dute hizkuntza baten edo gehiagoren

ikaskuntzarekin eta erabilerarekin zerikusia duten ekintzen kontrolarekin, eta beste kultura batzuen

aurkikuntzarekin edo esperientziarekin.

Ikaskuntza-esperientzia askotan, hobestekoa izan daiteke, une jakin batean, dimentsio linguistiko

jakin bat duten ataza-mota bat gauzatzeko aukera emango duten estrategien garapenari arreta ematea.

Kasu horretan, helburua ikasleak erabili ohi dituen estrategiak hobetzea izango da, estrategia horiek

sofistikatuagoak, zabalagoak eta kontzienteagoak izatea, jatorrian espero ez ziren atazak gauzatzeko

egokitzea. Onuragarria da komunikazio- eta ikaskuntza-estrategiak helburu hartzea, berez azken helburu

ez diren arren, kontuan hartzen badugu pertsona bati gaitasun indibidualak erabiltzen, hobetzen

eta zabaltzen lagun diezaioketela.

Atazak, orokorrean, arlo jakin batean oinarrituak dira eta arlo horri lotuta atxiki beharreko helburutzat

hartzen dira, d) puntuan txertatuta. Baina kasu batzuetan, atzerriko hizkuntza bat edo gehiagoko

elementu linguistiko mugatuak erabiliz ataza jakin batzuk estereotipoei gutxi asko jarraituz betetzera

mugatzen da ikaskuntzaren helburua. Horren adibide da, esaterako, telefonoaren ardura duen langilearena:

enpresa jakin baten agintarien erabakiz, langile horren gaitasun “eleanitza” bere lanpostuari

dagozkion eragiketa arruntei atxikitako formula finko batzuk esatera mugatuko da. Hori gehiago da

jarrera erdi-automatikoa izatea gaitasun partzial bat garatzea baino, baina ezin uka daiteke errepikapenezko

atazak ikaskuntzaren helburu baten ardatz izan daitezkeela.

Ikuspegi zabalagotik begiratuta, helburuak atazen arabera formulatzeak badu abantaila bat, baita

ikaslearentzat ere: aukera ematen du espero diren emaitzak praktikan zehazteko eta, aldi berean, baliagarria

izan daiteke ikaskuntza-prozesuan motibazioa areagotzeko, epe laburrean. Adibide soil bat emateko:

haurrei esatea jarduerak atzerriko hizkuntzan “Familien jokora” jolasteko aukera emango diela

(“ataza” gauzatzeko helburua betetzeaz gainera) familiako kideei buruzko hiztegia ikasteko motibazioiturri

izan daiteke (komunikazio-helburu zabalago baten osagai linguistikoaren alderdi bat). Ildo horretatik,

proiektuetan oinarrituriko ikuspegiak, simulazio orokorrek, rol-jokoek, funtsean iragankor diren

helburu batzuk finkatzen dituzte, gauzatu beharreko ataza moduan, baina, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez,

interesgarriagoak dira ataza jakin bat edo ataza-multzo bat gauzatzeko behar diren baliabideak

eta hizkuntz jarduerak, edo horretarako erabiltzen edo aplikatzen diren estrategiak. Beste era batera esanda,

nahiz eta Erreferentzia Markoa osatzeko hartu den ikuspegiaren arabera gaitasun eleanitza eta kulturanitza

atazen bidez adierazten eta eraikitzen den, ikaskuntza dinamikoaren ikuspegitik, ataza horiek

itxurazko edo azaleko helburuak dira, edo beste helburu batzuk lortzeko bitarteko urratsak.

1 6 3

6.1.4.2 Helburu partzialen osagarritasuna

Irakaskuntzaren edo ikaskuntzaren helburuak horrela definitzea, hots, osagai nagusien edo osagai

horien azpiosagaien erreferentziazko eredu orokor baten arabera, ez da eragiketa estilistiko soila.

Ikaskuntzaren helburuen izaera askotarikoaren ondorioz irakaskuntzaren antolaketan aurki daitekeen

aldakortasuna erakusten du. Jakina, antolaketa-mota bakoitzak, izan eskola barrukoa nahiz eskolatik

kanpokoa, helburu horietako bat baino gehiago biltzen ditu aldi berean. Eta, jakina, nahiz eta komeni

den errepikatzea, berariaz diseinatutako helburu bat bilatzeak orobat esan nahi du, hemen agertzen den

ereduaren koherentziari dagokionez, aitortutako helburua lortzeak beste ondorio batzuk izango dituela,

berariaz lortu nahi ez zirenak eta interes nagusikoak ez zirenak.

Adibidez, helburuak arlo jakin batekin funtsezko lotura duela uste bada eta lan jakin baten eskakizunean

oinarritua bada, adibidez, zerbitzari batek jatetxean egin behar duen lanaren eskakizunean, hel-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!