15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 1 0

9.3.8 Ebaluazio subjektiboa/Ebaluazio objektiboa

Ebaluazio subjektiboa aztertzaile batek egiten duen neurketa da. Orokorrean, jarduera baten kalitatea

neurtzea dela esaten da.

Ebaluazio objektiboa subjektibotasun orotatik aldenduta egiten den ebaluazioa da. Oro har, itemek

erantzun zuzen bakarra duten zeharkako probak hartzen dira ebaluazio objektibotzat, adibidez,

zenbait aukeraren artean erantzun zuzena hautatzeko ariketak.

Subjektibotasunaren eta objektibotasunaren auzia askoz ere konplexuagoa da, ordea.

Sarritan, zeharkako proba “proba objektibo” gisa deskribatzen da, zuzentzaileak aldez aurretik definituta

dagoen zuzenketa-giltza edo baremo bat kontsultatzen badu erantzun bat onartzekoa edo baztertzekoa

den erabakitzeko, eta erantzun zuzenak zenbatzen baditu emaitza emateko. Zenbait motatako

probek prozesu horretan aurrerago egiten dute: erantzun posible bakarra ematen dute galdera bakoitzerako

(adibidez: hautatu zenbait aukeraren artean, edo cloze testetatik sortutako hutsuneak betetzeko

probak) eta, sarritan, zuzenketa automatikoa erabiltzen dute zuzentzailearen akatsak konpontzeko.

“Objektibo” gisa deskribatzen diren proba horien objektibotasuna neurriz gainekoa da, pertsona batek

erabaki baitzuen ebaluazioa probaren kontrol zorrotzagoa egiteko tekniketara mugatzea (eta erabaki

subjektiboa baita hori berez, agian beste batzuek hartuko ez luketena). Gero, norbaitek probaren zehaztapena

idatziko zuen, eta litekeena da beste pertsona batek idatzi izana itema, zehaztapeneko puntu

jakin bat operatibo egiteko xedeaz. Azkenik, norbaitek item hori aukeratuko zuen proba horretarako

aukeran zituen item posible guztien artean. Erabaki horiek guztiak nolabait ere subjektiboak direnez,

zuzenagoa litzateke proba horiek zuzenketa objektiboko proba gisa deskribatzea.

Jardueraren zuzeneko ebaluazioa balorazio edo epai baten arabera egiten da, oro har. Horrek esan

nahi du ikaslearen jardueraren kalitateari buruzko erabakia subjektiboa dela, eragile zehatz batzuk aintzat

izanik eta ildo orokorrei edo irizpideei eta esperientziari erreferentzia eginez hartua. Hizkuntza eta

komunikazioa oso konplexuak direnez gero, ez dute aukerarik ematen atomizaziorako eta beren osagaien

batura soila baino gehiago da; hori dela eta, ikuspegi subjektiboa abantaila da. Sarritan, oso zaila

izaten da item batekin zehazki zer neurtzen duen jakitea; beraz, probetako itemak gaitasunaren edo

saioaren alderdi jakin batzuetara bideratzea ez da dirudien bezain erraza.

Nolanahi ere, eta zuhurtasunaren izenean, ebaluazio orok ahalik eta objektiboena izan behar luke.

Edukiaren aukerari eta jardueraren kalitateari buruzko erabaki subjektiboetan ahal bezainbat murriztu

beharko litzateke epai pertsonalen eragina, batez ere ebaluazio sumatiboa egitean. Izan ere, proben

emaitzak, sarritan, ebaluatu diren pertsonen etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko erabiltzen dituzte

beste batzuek.

• Ebaluazioaren subjektibotasuna mugatzeko, eta, horrenbestez, baliotasuna eta fidagarritasuna

areagotzeko, honako urrats hauek egitea komeni da:

• Ebaluazioaren edukia zehaztea, dagokion testuinguruarekin bat datorren Erreferentzia Marko

batean oinarrituta, esaterako.

• Edukia aukeratzeko eta jarduerak ebaluatzeko balorazio bateratuak ematea.

• Ebaluazioak gauzatzeko prozedura estandarizatuak erabiltzea.

• Zeharkako probetarako erantzun zerrenda zehatzak ematea, eta zuzeneko probak ebaluatzeko

argi definitutako irizpideak erabiltzea.

• Balorazio anitza eskatzea, eta, hala dagokionean, hainbat alderdi aztertzea.

• Formazio egokia bideratzea, ebaluazio-irizpide jakin batzuei egokitua.

• Ebaluazioaren kalitatea (baliotasuna, fidagarritasuna) egiaztatzea, ebaluazioaren emaitzak aztertuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!