24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

3.1.2.3.4. bera/berdin

Gaur egun nahasian erabiltzen diren bera eta berdin bereizi behar genituzke,

bakoitzak bere balio propioa baitu. Adibidez, erka ditzagun honako bi

perpausok:

(248) (a) Nere lehengusuaren eztaietara eraman nuen soineko berarekin joango naiz

zureetara ere

(b) Zure alabak eta nereak soineko berdina dute

Lehen adibidean soineko bakar batez ari gara; soineko bakar hori da bi bider

jantziko dudana. Bigarren adibidean, aldiz, bi dira eta bi horien arteko

erabateko antza, berdintasuna predikatzen dugu. Bigarren perpaus hau beste

modu batera esan nahi bagenu, honela egin genezake:

(249) Zure alabaren soinekoa. nere alabarena bezalakoa da

Beraz, bera-k behin baino gehiagotan errepikatzen den objetu, pertsona...

bakarra adierazten duo Berdin-ek ostera, objetu, pertsona... bat baino gehiago

izanik, beraien arteko erabateko antza. Honenbestez, ezin genezake esan

honako hau:

(250) *Bi amek haur bera izan dute

Nork berea izan baitu dudarik gabe; bi haur, beraz, danera. Bai, ordea,

beste hau:

(251) Biok plater bereúk jan dugu

(platera bakarra da eta biok plater horretatik jan dugu).

92

Era berean, emakume bakarra bada ezin dezakegu hau esan:

(252) *Joan den astean haratcgian aurkitu nuen cmakume berdina aurkitu dut gaur

kalean

Beste hau, aldiz, ongi legoke:

(253) Belarritako berdinak crosi dizkielC hiru ahizpci

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!