24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. Deklinabidea

Alegia, kasu absolutuaren nahiz genitiboaren gainean ipin daiteke -gano

Baina -ta- duen atzizkia ezinbestean forma absolutuaren gainean bakarrik joan

daiteke: nitan, zutan, hitan, (*enetan, *zuretan, *hiretan ez dira ezer) izen

komunekin ere gertatzen den bezalaxe: hiru etxe-tan, bost alditan.

Grobat gertatzen da ere gainerako leku kasuetan: nigana, edo neregana

(nahiz enegana), nigandik (nahiz niganik) edo neregandik (nahiz enegandik

nahiz eneganik) etab., guztiak jatorrak dira; ez ordea *enetara, *enetarik.

Berebat izenorde pertsonal horiek pluralekoak direnean: gu(re)gandik,

zue(n)gandik, gu(re)gana, zue(n)gana zuzenak dira, baina ezin esan daiteke

honela baizik: gutara, gutarik, zuetara, zuetarik, -re- gabe edo -en gabe, alegia.

Ez diogu inola ere enetan, zuretan, hiretan... euskaraz ezer ez direnik edo

gaizki daudenik. Oihenartek, alegia, suretan (II, 69) dio, baina, jakina, horrek

zure- du oinarria, ez zu; hots, zurea bezala, zure gauzen artean esan nahi duo

Horrenbestez enetan eta hiretan esan daiteke.

1.4.2.3. Erabilera

Euskal deklinabidearen atzizki guztien artean ez dago besterik -kasu

instrumentalaren -z izango luke lehiatzaile bakarra, baina horrí ere alde handia

kentzen dio-- inesiboaren -n hau bezain emankorrik, bizirik, hizkuntzari

(posposizio, esaera adberbial edo antzekorik sortzeko) honek adina zerbitzu

prestatu dionik. Bestela esan, biziki produktiboa gertatu zaio hizkuntzari kasu

inesiboaren -n atzizki hau.

Horrexegatik ere edukin semantikoari begiratuz txit joria eta aberatsa da

atzizki hau bereganatu duten hitzen eremua. Horiek sailkatzeko irizpide bat

baino gehiago genuke aukeran. Gu orainoko gramatikalaririk gehienen

jardunari ez ezen, irakurle eta ikasleentzako erraztasunari ere amore emanik,

edukin semantikaa eta beroien baliaa adierazteko euskarak dituen adberbio

galdekariei lotuko gatzaizkie.

1.4.2.3.1. Lekua adieraztcko

Zerbaitek edo norbaitek hartzen duen lekua, non dagoen alegia, adierazten

duela erabat -n atzizkiak esan dugu. Hori adierazten duten hitzen artean badira

zenbait bere esanahiaren muinean beste zerbait edo norbaitekiko erlazioa ere

daramatenak, eta hainbestez posposizio gisa erabili ohi dira sarri, aurreko

izenak -ren ia beti duelarik.

241

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!