24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

NORAino nahiz NOIZ arte- galdekariei dagozkienekin, beti -(r)aino erabil eta

kito. Hots,

(145) (a) Noraino joan da? - Mcndi gailurreraino

(b) Noiz arte egon da? - Gaur erdiraino

Ostera, -raino eta arte biak darabiltzatenek, bereizkuntza hau egitea on lukete

argi beharrez: NORAino galdekariari beti -(r)aino atzizkiz erantzun (eta hori

leku izenekin nahiz berez neutro direnekin leku gisa sentitzen edo somatzen

ditugunean; alegia, azkeneraino, heriotzeko punturaino, basoaren mugaraino...

heldu, joan, iritsi, eta abar). Baina NOIZ arte galdekariari beti arte-ren bidez

erantzun nahiz denbora adierazten duten sintagmekin -aditzondo, egun,

ordu...-, nahiz leku izenekin haraino heldu arteko denbora adierazi nahi bada,

adibidez Lezamara arte, zeru(r)arte, hurrengo arte..., nahiz neutro direnekin

denbora gisa atzematen baditugu; hots, azken arte, heriotzeko puntu arte,

epearen muga arte... iraun, iguriki, egon eta abar esaterakoan, adibidez:

(146) (a) Noraino joan da? - Iturriraino, baserriraino, baso mugaraino, azkeneraino

(b) Noiz arte egon da? - Gaur arte, domeka arte, ordubata arte

(e) Agur, noiz arte? - Donostira arte!

(d) Irun arte ez da trena geldituko

(e) Azken arte leial izan zitzaion

1.4.6.4. Hurrengo arte/hurrellgoa arle/hurrengorarte

Baina nola da --eta honenbestez beste arazoari ekiten diogu-: arratsalde

arte ala arratsalderarte, ostegun arte ala ostegunerarte, eta abar? Auzi hau,

jakina, bizkaiera eta gipuzkeraren artekoa da soilik, gainerakoek ez baitute,

ikusi dugunez, arte erabiltzen, beti -(r)aino baizik.

Gauza jakina da egungo egunean -ra itsasteko jaidura indartzen ari dela,

gazteen artean batez ere, NORAino-ren adlatibotasunaren analogiagatik edo,

hori bakarrik zuzen eta -ra gabea oker esana bailitza. Bizkaieraz ere, ordea,

edota bizkaieraren zantzuak iristen diren herrietan ere, -ra gabearen arrastoak

nabariak direla uste dugu: ze ordu(ta)ra arte, zein egune(ta)rarte, beste batera

arte, Gabonetara arte, eta abarren ondoan, baldin horietako batzuk ere

bizkaieraz esaten badira, horiek berak -ra gabe ere oraindik bizirik daude

jendeak bizkaieraz egiten duen herrialdeetan ere. Eta zer esanik ez bihar arte,

gero arte, gaur arte, atzo arte, etzi arte, ... -ra gabe esan ohi direla komunzki,

eta ez aditzondo direlako soilik, biharrera, gerora, gaurrera, atzora, etzira...

aldatu zuten hitzaldia edozeinek esan baitezake.

270

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!