24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Dekltnabtdea

horien ordez -ra- duten formak sartzen eta gailentzen: betirako, gerorako,

etzirako..., hauek bakarrik bailira zuzenak, are zuzenagoak.

Eta hori gaztelerazko bikoteak (de - para) gugan izan dezakeen eraginaz

gainera, bi arrazoigatik besteak beste: 1) Norako-ren parekotzat, hots

destinatibotzat, jotzen dugunez gero, honek bezala eta honen erantzun diren

etxerako, lanerako eta gainerakoek bezala, noizko-renek ere -ra- behar dutela

iruditzen zaigulako. 2) Destinatibo hori bera, denborazkoa alegia, adizki

pertsonalaren bidez adierazten dugunean, -rako erabiltzen dugulako, hamar edo

hamabi lerro gorago guk geurok har erabili ditugun dutenerako eta direnerako

horietan bezala; eta areago dena, gaurko, atzoko eta gainerako destinatibo

horien ondoan gaur gauerako, atzo arratserako... esaten dugulako, -ratxertaturik..

Modu beretsuan esan ohi dugu ere hegoaldekook, galdekari berari

erantzunez eta aditz nominalizatuen bidez, etortzerako, konpontzerako,

ikasterako, prestatzerako.

Baina gauzok ez dira noiznahi eta nonnahi, euskalki guztietan alegia, horrela

izan eta ez dira egungo egunean ere; ekialdekoak -ra- gabe esaten ohituak daude

adizki pertsonalaren bidez adierazten dituzten denborazko destinatiboak ere eta

duteneko(tz) nahiz direneko(tz) jalkitzen zaie hitzetik hortzera.

Modu beretsuan hegoaldekoon -ra- gabe esaten dute gaur gaueko, bihar

goizeko, atzo arratseko eta abar destinatibo gisa. Arestian entzun diogun lagun

bati: datorren eguneko. Ikus milaren artean Leizarragaren hau:

.. .declarationeko egunecotzat.. .(Rom. 1I, 5), guk -ren atzizkiari erantsi ohi

diogun -tzat duelarik, lehentxeagoko Axularren hunetakotzat, mundukotzat

haiek zuten bezalaxe, eta Meza liburuan ere irakurri berria dugu: " .Jaunaren

azken eguneko, ez egunerako. Guztionen arrazoi historikoa oso xinplea da,

gainera: leku-genitiboa eta destinatiboa ez dira noiz eta nonnahi desberdin eta

berezi izan, beste genitiboa, -ren alegia, eta beronen destinatiboa, -rentzat edo

-rendako, ere desberdin eta bereizi izan ez diren bezalaxe, antzina -ren soila

aski zelarik destinatiboa adierazteko, Etxepare eta gehiagorengan ikus

daitekeenez.

Atzizki berria, -tzat, aipatu dugunez gero, hori eta -rako elkarrekin

nahasteko egungo egunean gailentzen ari den jaiduraz zerbait esan behar da, ea

bereizten badira zertan bereizten diren. Ikus aurrerago.

259

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!