24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Singularrean -arekin egiten du honek:

(217) (a) Lagunarekinjoan nintzen mendira

(b) Adiskidearekin joan nintzen mendira

Azk:enengoz, izen sintagma pluralean baldin badago -ekin eskatuko du:

(218) (a) Lagunekin joan ohi naiz hondartzara

(b) Adiskideekin joaten naiz afaltzera

1.5.3.2. Funtzioa

1.5.3.2.1. Kidetasuna adierazteko baliatzen gara kasu honezaz:

(219) (a) Amarekin nago

(b) Mikelekin bizi naiz

(e) Norekin hcldu dira?

(d) Lehendakariarekin hitz egin dut

(e) Zurekin ados nago

(f) Zure alabarekin ezkonduko naiz

(g) Horiekin harreman t.xarrak ditugu

(h) Harekin gudukatu naiz

(i) Hau beste horrekin kontrastatzen dugu

Gainera, kasu hau modu, kausa edo instrumentaltasuna adierazteko erabil

daiteke, adibidez:

(220) (a) Makila honekin jo dut

(b) Liburu harekin dakidan euskara guztia ikasi dut

(e) Soka ebaki zuen labana batekin

(d) Bero honekin ezin da lanik egin

Hauek euskarazko esaldi jatorrak badira ere, gaur egun, aspaldian

instrumental kasua erdi galdua duten tokietan, eta instrumentala berriro bultzatu

nahian, batzuk soziatiboarekin erabilera hauek baztertuko lituzkete. Hau dela

eta, komeni litzateke hobeki ezagutzea bai instrumentalaren erabilpenak, bai

soziatiboarenak.

288

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!