24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

2.2. lzenordain zehaztugabeak

2.2.1. Galdetzaileak: nor eta zer

Mugagabeen artean lehenbizi galdetzaileak aipatu beharko ditugu. Hauetan

beti izenordain gisa agertzen dena nor dugu. Izenordain galdetzaile honek

pertsonez galdetzeko bakarrik balio du:

(66) (a) - Nor etorri da?

(b) - Gu etorri gara.

(e) - Ni etorri naiz.

(d) - Andoni etorri da.

(67) (a) - Norekin joango zara?

(b) - Lagunekin joango naiz

Nor galdetzaileaz baliatuz galdera bat egiten duenak, adibidez, goiko

perpausen antzekoak erabiliz, etorri dena edo joango dena pertsona izango dela

presuposatzen duo

Zenbait euskaldunek nor ez dute erabiltzen pertsona izenordain galdetzaile

bezala. Horren ordez zein-ez baliatzen dira:

(68) (a) Zein etorri da?

(b) Zeinekin joango zara zincra?

(e) Zein cz litzateke tristatuko hori entzunik?

Horrela jokatzen dutenentzat zein-ek bi balio izango lituzke: nor-ena eta zeinena

biak bereganatu ditu.

Pertsona ez direnez galdetu nahi denean, zer galdetzailea erabiltzen dugu:

(69) (a) Zer erosiko duzu? - Etxe eder bal

(b) Zertaz mintzatu zinetcn? - Ekonomiaz mintzatu gincn

(e) Zertan ari zinctcn hor izkutuan? - Zigarro bat erretzen...

Hala ere, nor beti izenordain den bezala, hots, besteren laguntzarik gabe,

berak bakarrik, izen sintagma osa dezakeena, zer izenaren determinatzaile gisa

ere erabiltzen dugu. Adibidez:

48

(70) (a) Zer ordu da?

(b) Zer moduz zabiltza?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!