24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Deklinabidea

baterako, jaunean, aman, lagunean: are arraroagoa (hau euskaldun guztion

belarrietan, noski) bizigabeetan -ga- erabiltzea: mendiagan edo antzekorik.

e) Dudak, maiz agertatu ohi den bezala, bizidun eta bizigabeen arteko muga

zehatza non dagoen ez jakitetik sortzen dira.

Orain hobeki adituko da zergatik esan dugun hor goian Leku kasuak izena

bera badaezpadako irudi dakiokeela bati baino gehiagori, bizidun omen

direlakoek nekez adieraz baitezakete lekua, oso zentzu zabalean izan ezik, eta

leku-genitiboa deritzana baita bakarra, hain zuzen, -ga- atzizkia duten formak

onartzen ez dituena. Beraz, lekukoak ez diren heinean hartzen dute gainerakoek

-ga-.

1.4.1.2.4. Argibide hauek ez dituzte, halere, auzi guztiak garbitzen. Elkar,

gauzei gagozkiela ere, beti bizidun bezala deklinatzen omen dugu; berebat bata

bestea-, alegia :

(87) Liburu horiek bakan itzazu elkarrengandik

edo bata besteagandik esan ohi dugu; iparraldekoek elgarretarik edo bata

berztetik esaten balute, ez litzateke harritzeko, halere, haiek pertsonez ari

direla ere elgarretaratu esaten baitute, ez elkarrenganatu nahitaez, guk bezala.

Iparraldeko beraien baita- aipatu dugu; hauek bakanka erabiltzen bide dute

-gan atzizkia, ia beti horren ordez baitan diotelarik guztiz kidetzat; baina hori

inesibo kasuan gertatzen bide da soilik, gainerakoetan niganik nahiz ni baitarik

eta abar biak erabiltzen dituztelarik. Ez, noski, guztiz baliakide bezala; alegia:

baina,

(88) Urrun zaitez niganik (ez *ni baitarik)

(89) Ni baitarik sortu da pentsarnendu hau (ez *niganik)

lehenak -ga-k, pertsonaren ingurua gehiago eta bigarrenak, baita-k,

pertsonaren barrena gehiago adierazten baitu.

237

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!