24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Dena den, elkar-en aurrekoak beti plurala izan behar du edo izen sintagma

koordinatua. Horrela, ez dute inolako zentzurik honako perpaus hauek:

(138) (a) *Nik elkar maite dut

(b) *Andoni elkarren ondoan escri zen

Izan ere, elkar izenordain elkarkaria dela esaten dugunean batak bestea eta

beste honek bat hura edo antzeko zerbait esan nabi izaten dugu. Horregatik,

bat baino gehiago ez dagoen lekuan ezina da e1karkaria erabiltzea:

(139) Andonik eta Joxepak elkar maite dute ( = Andonik Joxepa maite du eta

Joxepak Andoni maite du)

Bestalde, elkar-ek aurrekoa eskatzen duenez (eta plurala, gainera),

deklinabide atzizkiak har baditzake ere, ezingo du hartu ergatiboaren atzizkirik,

zeren orduan aurrekorik gabe geldituko bailitzateke eta, beraz, inolako

interpretazio biderik gabe. Alegia, aurrekoa bera, noski, ergatiboa izan daiteke,

baino elkar inola ere ez. Beraz, elkar-ek ergatiboaren kasu marka izan ezik,

beste guztiak onar ditzake:

(140) *Elkarrek gu ikusi gaitu

ezina da, baina bai:

(141) (a) Guk elkar ikusi dugu

(b) Zuek elkarri hitz politak esaten dizkiozue

(e) Gurasock elkarrekin ikusi gaituzte (Hala ere, hemen elkarrekin horren

aurrekoa zein den erabakitzen datza arazoa, zeren kasu honetan aurreko hori ez

baita gurasoak. gu baizik)

(d) Andoni eta Edume bcti elkarren ondoan escrtzcn dira

Azken esaldi honi buruz ohartxo bat egin behar da. Elkar genitiboan joan

daiteke ondoan, gainean, eta antzekoekin, baina batzutan badirudi elkarren-en

ordez bata bestearen edo antzeko itzulia nahiago dugula. Alegia Peruk eta

Inixik elkarren ondoan egin zuten lo esan badaiteke ere, bitxi samarra

gertatzen da beste honako hau Peru eta Inixik elkarren ohean egin zuten lo.

Honen ordez, baina, beste hau zeharo normala dela dirudi: Peruk eta Inixik

batak bestearen ohean egin zuten lo.

64

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!