24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

Bigarren azpisaileko izen eIkartuetako osagaiak ere maila berekoak ditugu,

baina, oraingoan, lehenbiziko sailekoekin gertatzen ez den bezala, gauza edo

pertsona bakarraz ari gara. Esanahiari dagokionez, objetu edo pertsona bakar

horrek bi osagaiek adierazten dutena jasotzen du nolabait, nahiz agian,

ondorioa zerbait desberdina izan. Horrela, afari-merendua ez da ez afari eta ez

merendua, tartean legokeen zerbait baizik, bien lekua hartzen duena.

Hirugarren azpisaileko adibideetan, aldiz, ez daude bi izenak maila berean.

Erle langile esaten dugunean, bistan da erleaz ari garela hitz egiten; beraz, bi

izenen artean hau da nagusia, zertaz ari garen adierazten diguna; besteak,

langileak, esan dezakegu ia izenondoaren balioa duela edo hartzen duela erle

izenari buruz. Beste horrenbeste esan liteke atso sorgin edo abade ehiztari,

agure saskigile eta abarrez.

Izan ere, egitura hauek Adjetiboa kapituluan, 4.2.3.2. atalean, 177. orr.,

ikusi ditugunen parekoak direla esan dezakegu, hau da, izenondo bihurturiko

izena genuke adibide hauetan azaltzen zaiguna. Honenbestez, ez dago batere

garbi adibide hauek eta antzekoak izen eIkarketan sartzekoak diren ala ez.

Zenbait autorek hitz eIkarketaren barnean aipatzen dituztenez, hala egin dugu

guk ere, baina berauek sortzen dituzten zalantzak azpimarratuz.

Laugarren azpisailekoak ditugu azkenik. Hau izango dugu euskal hitz

eIkartuen artean aurkituko dugun azpisailik ugariena. Bertan, esan bezala, izen

eIkartuak ditugu, bi izenez osaturikoak, baina hemen beti garbi dago bigarrena

dela esanahi nagusia, zertaz ari garen adierazten diguna; bigarren osagai honi

mugakizun deituko diogu. Lehen morfemak, ostera, bigarrenaren esanahia

mugatu, zehaztu, eginen du, eta mugatzaile deituko diogu. Adibide erraz batez

gauzak argitzekotan, behi-esne eta esne-behi bikotea har dezakegu. Behi-esne

esatean, esneaz dihardugu, baina ez edozein esnez, behiak ematen duen esneaz

baizik. Esne dugu morfema mugakizuna eta beronen esanahia behi, morfema

mugatzaileak konkretatzen, zehazten duo Esne-behi diogunean, aldiz, behiaz

mintzo gara, baina ez edozein behiz edo behi motaz, esnea ematen duen eta

horretarako hazten denaz baizik. Azpisail honetako izen eIkartuak mendekoak

direla esan ohi da, eta berauen egitura, esan dugunez, Mugatzaile + mugakizun

da. Bi osagaien ordena honek garrantzi handia du, hizkuntza bakoitzak izaten

baitu bere ordena berezia eta jakina. Euskararena goian aipaturikoa den

bitartean, inguruko hizkuntzetan (frantsesez edo espainieraz) kontrakoa

aurkituko dugu, mugakizun + mugatzaile; hau da, lehen osagaiak adierazten

digu zertaz ari garen, eta bigatrena da esanahi nagusi hori zehazten edo

mugatzen duena. Eta honek, itzulpen lanetan eta, duen garrantzia begien

bistakoa da.

396

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!