24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Adberbioa

e) Erabat aditzondo bilakatu ez badira ere, aditzondo gisa nolabait

estereotipaturik erabiltzen direnak badira denbora adizlagunetan ere. Roriek,

noski, kasu rnarka dararnate beti: artean, bitartean (bizldtartean, bienbitartean),

arestian, askotan, gutxitan, batzutan, gehienetan, azkenean, gaztetan, txikitan,.

garaiz, tenorez, bestorduz... Rorien artean sar daitezke artikulua eta guzti

erabilera adberbiala duten aurrena, azkena eta antzekoak. Artean posposizio

gisa ere erabiltzen da eta, zenbait euskalkitan egiten bada ere, ez da arte

posposizioarekin nahasi behar: bostak arte ez naiz etorriko; bostak artean

hemen egon dira.

Posposizioa duten forma batzuk ere aditzondo gisa erabiltzen dira:

honezkero, horrezkero, harrezkero. Euskalki guztietan ez bada, batzutan ondo

berezten dira honezkero, eta dagoeneko aditzondoak, (ikus Deklinabidea

kapituluan 1.4.4.6.3. puntua eta han ematen diren zehaztasunak).

d) Atzizki bidez eratorriko eta denbora adierazten duten aditzondoak ere

badira:

igandekari, urtekari (nominalizaturik ere erabiltzen da)

igandeka, urteka

igandero, urtero

Eta aditz izenkiei erantsi ohi zaizkienak ere badira, denbora adierazten

dutenak:

hiltzear, erortzear

ikusirik, eginik

ikusita, eginda

Azken hauek denbora kutsua ezezik, moduzkoa era badute beherago ikusiko

dugun bezala.

2.2.2.2.3. Denbora adierazten duten esaera adberbialak ere ez dira gutxi:

- galdekariak: noiztik hona, noiztik nora.

- bestelakoak: hemendik goiti, hemendik aurrera, ordutik aurrera, bapatean,

lehen-bai-lehen, noiz-edo-noiz, noizetik noizera aldian-aldian, urtean-urtean,

urtez-urte...

325

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!