24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-ik: alferrik, bakarrik, biluzik, hutsik, isilik, onik, pozik, zutik...

2. Adberbioa

Atzizki hau, partitibokoarekin nahastu behar ez dena, izenondoei (alferrik,

isilik) eta izen gutxi batzuei erasten zaie (pozik). Askoz ere maizago erasten

zaie, ordea, partizipioei (ikusirik, egonik), esaldi adberbialak sortuz.

Horrelako aditzondo horiek, partitiboak ez bezala, izenlagun bilakatzen

dituen -ko atzizkia onartzen dute (alferrikako, ikusiriko, edo ikusirikako).

Ikus, dena den Partitiboa, hirugarren atala, 1.5.1.

-ta: Atzizki hau ere, aurrekoa bezala, partizipioei erasten zaie, esaera

adberbialak sortuz (nekatuta, ikusita, esanda). Esaldi osoak bilaka daitezke,

noski, adizlagun atzizki honen bidez 1 :

(327) Gauza horiek esanda. banoa

Hala ere, adberbio soil bat 000 beste ere sortu du (nahita).

Aipaturiko atzizki hauen bidez sortutako aditzondoak trukagarriak dira

batzutan: ongi, eta ondo edo ederki eta ederto, esate baterako, edo osoki

eta osoro. Badirudi, halere, -ki eta -ik atzizkiak ezin direla beti eta besterik gabe

trukatu: onik eta ongi, bizirik eta biziki esate baterako, ez dira esanahi bereko

aditzondoak.

Goiko modu atzizki horien bidez sorturiko aditzondoen pareko edo antzeko

izan daitezke, azkenik, deklinabide atzizkien bidez sorturiko adizlagunak ere:

itsuan eta itsuki; oihuz eta oihuka; berriz eta berriro.

d) Aditzondo gisa erabiliak:

Gorago ere esan dugunez izenondo asko dira testuinguru jakinetan

aditwndo gisa erabiltzen direnak: aise, arin, azkar, bizkor, dotore, erraz, garbi,

gogor, lasai, zehatz, ziur, zuzen, aldrebes, apropos... (ikus bigarren atala

4.2.2.3.).

Badira, orabat, deklinazio atzizki eta guzti aditwndo gisa nolabait finkaturik

erabiltzen direnak. Instrumentalean batzuk: berriz, oinez, zinez, nekez, (nola

1 Horrelako formak aldagaitzak direla gogoratzea ez da beharbada alferrikakoa izango. gero eta

maizago irakurtzen eta entzuten baitira *irekitak, ikusitak eta antzekoak, ikusia/ikusiak, formen

analogiaz edo.

335

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!