24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. DEKLINABIDEKO TAULAK

4.1. Sarrera

Gramatika honek deklinabideari eskaintzen dizkion azalpenak hirugarren

ataleko lehen partean (211.orr.) aurki daitezkeen arren, eskas dira han

normalean irakurlearen lagungarri paratzen diren deklinabideko taulak. Remen

jartzen ditugun taula hauek hutsune hura betetzera datoz.

Esan beharra da, hasteko, taula hauek ulertu eta erabiltzeko, atzerago

emandako azalpenak kontuan hartu behar direla. Han aipatzen genituen kasuak

banan-bana eta dituzten ezaugarri guztiak aipatu. Beraz, hara jo beharko du

irakurleak taula bakoitzeko formak nahi bezala erabili gabe. Dena dela,

aurkezpen honetan zenbait ohar zor direla uste dugu.

Hasteko, ez da ahaztu behar euskaraz ez direla hitzak deklinatzen, izen

sintagma osoak baizik. Kasu markak izen sintagma osoari dagozkio orduan:

(1) Gizonari

(2) Gizon handiari

(3) Hortik datorrcn gizon handiari

c.a.

Euskal deklinabidearen egiturak mugadura (mugadura eza barne) eta kasu

markadura hartzen ditu kontuan (ikus 219. orr. eta jarr.). Mugadura kontuetan

ezaugarri nabarnlenak dituzten elementu batzu baititu euskarak (hala nola izen

bereziak, pertsona izenordainak, galdetzaileak, e.a.), bidezkoa ikusi dugu

hauexei taula bereziak eskaintzea. Horrela ageri dira izen bereziak, pertsona

izenordainak, erakusle eta izenordain indartuak, e.a.

Ardaztzat izen arrunta hartzen duten izen sintagmen kasuan, deklinabide

mugagabea eta mugatua parez pare jarri ditugu. Dakigun bezala, mugagabeko

405

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!