24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Hitz ordena

Lehen esan dugun bezala, gisa batez ber edukina dute bi esaldi hauek. Halaz

guztiz ere, edozein euskaldunek sendi dezakeenez, ez ditugu biak elkarren

pareko. Zertan datza, bada, bien arteko aldea? Horren adierazteko bide bat

baino gehiago dagokeen arren, saia gaitezen esplikazioren bat ematen.

Hasteko, badirudi bi perpaus hauek aurresuposizio desberdinak dituztela esan

genezakeela. Lehenbiziko perpausean, (5.a).ean alegia, badirudi hiztunak

aurretik jakintzat ematen duela norbaitek sagarra haurrari ematen diola eta

narbait hori nar izan daitekeen zehazteko erabiltzen dugula. Perpaus horrek,

ondorioz, norbait hura zehazki nor den adierazteaz beste helbururik ez duo

Ondoko perpausean, ordea, badirudi aitak sagarra norbaiti eman diola aurretik

jakina den zerbaitzat daukala hiztunak. Horixe da, hain zuzen ere, datiboan

agertzen den izen sintagmak zehazten diguna.

Azalbide hau hertsiki lotua dago, Altubez geroztik bereziki, gure gramatika

tradizioan oso ezaguna den beste bati. Alabaina perpaus bakoitza galde zehatz

baten ihardespena bailitzan kontsideratzen baldin badugu, ez dute perpauseko

osagai guztiek ber pisua edo garrantzia. Haien artean bada bat, nolaba!t

esateko, galde horri zuzenki eta zehazki ihardesten diona. Hain zuzen ere,

berau, galdegaia deitu ohi dugu, eta tokiaren edota doinuaren bidez

seinalatzeko aukera dugu.

Gure bi adibideetan bi perpausek galdegai desberdinak izanki (aitak, Nark

sintagma subjetua lehenbizikoan; haurrari Nori sintagma zeharkakoa bestean),

horrexetan datza bien arteko diferentzia, eta horretatik heldu da bata bestearen

ordez erabi1tzeko gaiztasun eta ezintasuna. Horrek esan nahi du gramatika

egituraren ondoan beste egitura bat ere agertu zaigula, hemen mintzagai egitura

deituko duguna. Beraz bi egitura, bata bestearen gainean, ageri zaizkigu

perpausetan:funtzio egitura eta mintzagai egitura. Lehenbizikoak funtzioekin

du zerikusia, kasuek ematen diguten informazioarekin alegia. Bigarrena,

aitzitik, informazio klasean eta hizketaren unibertsoan oinarritzen da.

Puntu honetara ailegatu garenez, hitz ordenaren arazoa hobeki ulertzen ahal

dugu orain. Ordena libroa dugu euskaraz, elementuen eginkizun edo funtzioak

baizik ez baditugu kontuan hartzen; ez da libroa, ordea, perpausaren bigarren

egitura ere, mintzagaiarena, gogoan atxekitzen badugu.

Perpausean bi maila bereizten ditugula ikusi dugu. Berehala galdera bat

datorkigu burura: bi maila eta egitura hauek zeharo askeak dira elkarrengandik?

Ala, badute elkarren artean zerbait lotura?

359

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!