24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Adberbtoa

Aditzaren aurre-aurrean paratzen dira, hau sintetikoa denean; eta laguntzailearen

aurre-aurrean, berriz, perifrastikoa denean:

(347) (a) Etorri omen da

(b) Ba ote datar?

(e) Ez bide da azaldu

(d) Joan al da?

Omen izena ezezik, aditz partikula ere bada. Eta hiztunak aditzaren aurrean

omen sartzen duenean, esaldi hori besteri entzuna duela adierazten du,

diotenez, entzun dudanez edo antzeko zerbait esango bailuen. Aditzetik aparte

ere gertatzen da inoiz, esalditik eten batez berezita: etorri da, omen; eta aditza

isilduta ere para daiteke, galdegaiari zein perpaus ordainari lotuta nahiz soilik:

gaur omen, ez omen, omen. Bizkaierazko ei, aldiz, aditzaren aurrean baizik

ezin daiteke eman:

(348) Alejandro andiak negar egiten ei eban (p.B.S.T.250)

Ote partikulak galdera eta zalantza adierazten duo Inoiz geroaldiaren bitartez

ematen den inguru hau, garbiago eta zehatzago adierazten da partikula honen

bidez, inolako anbiguotasunik gabe: non izango da? baino zehatzagoa da,

beraz, non ote da? Omen bezala, hau ere aditzetik aparte eman daiteke,

harridura inguro batez askotan: ni ote?, bai ote! Ez da, ordea inoiz bakarrik

erabiltzen: *ote?

Bide, dirudienez edo esateko erabiltzen dena, aditzaren aurrean ematen da

beti: etorri bide da, hura bide duzu alkatea.

Galdera marka entonazioaz beste, al partikulaz ere ematen da zenbait

euskaIkitan (eta -a atzizkiaz beste zenbaitetan): etorri al haiz?

Ustez edo antzeko kutsuren bat erasteko, bestetan juntagailua den edo

partikula erabiltzen da: joan edo da.

Partikula hauen erabil mugez (omen, ote eta bide partikulak, esate

baterak:o, ezin dira al galdera markarekin elkartu; ba omen, ba ote, esaten diren

bitartean, ba bide ez dirudi gramatikala...).

343

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!