24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.3.6. Ene/neure, hire/heure

2. Izenordalnak

Pertsona izenordainek eta erakusleek forma normalen parean forma

indartuak ere badituztela ikusi dugu. Bikoizketa hau bereziki interesgarria

gertatzen da izenordain horien genitiboan, zeren orduan forma indartuak izateaz

gainera, bihurkari ere badirela dirudi. Hortaz neure, heure, zeure, geure, (eta

neronen, herorren, zerorren, geron... ere bai?) izenordain bihurkariak ditugu.

Baina noiz erabili behar dira forma normalak eta noiz forma bihurkariak?

Lege zorrotzegirik ez dagoela esan daiteke edo erabat betetzen den legerik

behintzat ez. Hala ere, hona hemen eman ohi den araua:

"Erabil bedi genitibo bihurkaria baldin eta izenordain horrek aipatzen duen

pertsona edo izakia perpaus berean aurkitzen bada nor, nori edo nork

sintagma bezala"

Nor, nori eta nork sintagma hauek, aditza jokatua bada aditzean agertuko

dira eta, orduan, aditzari begiratzea komeni da sintagma horiek ageri diren ala

ez jakiteko.

(152) Ni neure etxcra joango naiz eta zu zeurera

Izan ere, ni eta zu (hauek direlarik neure eta zeure genitiboek aipatzen

dituzten pertsonak perpaus barman) nor sintagma bezala ageri dira perpausean:

Ni joango naiz eta Zu joango zara. Horrenbestez, forma bihurkariak erabil

bitez. Gauza bera izango genuke baldin eta perpauseko aditza jokatugabea

balitz:

(153) Nik badakit neure etxerajoaten

Remen ere, perpaus txertatuan nor sintagmarik ageri ez bada ere, ni dela

badakigu, perpaus nagusiko subjetua bera baita perpaus txertatu horren

subjetu. Horregatik, hemen ere izenordain bihurkaria agertuko da.

Baina ohar bat egin behar da: genitiboaren aurreko izango litzatekeen

sintagma horrek eta genitibodun sintagmak elkarrekin beste sintagma bat

osatzen badute, ez da aplikatzen delako erregela hori. Adibidez:

(154) (a) Ni eta nire lagunak ez gara ongi konpontzcn

(b) Aira eta haren problemck ez digute lasai egoten uzten

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!