24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

1.4. Leku-denborazko kasuak

1.4.1. Sarrera

1.4.1.1. Zer kasu dira hauek?

Gainerako kasuek ez bezalako zenbait bereiztasun dutelako, ondoko lau

hauek sail berezia osatzen dute euskal deklinabidearen barrutian eta leku kasuak

edo lekuzko kasuak izena eman ohi zaie komunzkiro. Berehala esango

dugunagatik dudan jar daiteke izena ongi emana dagoen ala ez, baina gu ez gara

eztabaida horretan sartuko, baizik orainoko izena beste gabe ontzat emango.

Leku kasuak zer eta zein diren honela adieraz daiteke erabat: edozein

hizkuntzak hain maizko dituen egon-ibilizko aditzen -egon, etorri, joan...eta

antzekoen konplementuak adierazten dituztenak; hots, non egon, nondik

etorri, norajoan, galderei, besteak beste, erantzuten dietenak.

Beste bat ere sartu ohi da Leku kasuen artean alegia, nongo galderari

dagokiona. Hau halere, egia, berez non-en izenlaguna baizik ez da, norako eta

nondikako (edo nondiko) nora eta nondik-enak diren bezalaxe, eta hainbestez

bi horiek baino eskubide handiago ez luke kasutzat hartzeko. Baina etxeango,

mendiango, eta abar -nongo non-i bezalaxe etxean eta mendian-i dagozkien

izenlagunak, (ikus beste1a hemengo, horko, hango}- eta horien antzeko

formak euskara biziak aspaldidanik galduak baititu eta horien ordez etxeko,

mendiko, etab. sortu bait ziren, hiztunak batetik non eta nongo kasuen arteko

ahaidetasunaren edo erlazioaren kontzientzia galdu eta kasu berritzat dauka, eta

gramatikalariak bestetik halakotzat onartua aspaldidanik nongo delako kasu

hori, norako eta nondikako ez bezala.

Lau kasu nagusitan bildu ohi dira, beraz, lekuzkoak direlako hauek eta izen

hauen bidez deitzen ditugu gehienetan:

234

INESIBOA

LEKU-GENITIBOA

ADLATIBOA (eta honen barnean Norabide

Zuzenekoa eta Adlatibo Bukatuzkoa)

ABLATIBOA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!