24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

Axularrek noreraino darabil eta bizkaieraz atzizki hori -ragino ere izan

daiteke eta hala izan da. Leizarragak, aldiz -rano dio: Leguerano eta abar. Halaz

ere noraino da galdekari honen formarik zabalduena eta batua, eta -raino

atzizkia. Hala esan ohi dugu teilaturaino, dorre puntaraino, leporaino,

tontorreraino, adarreraino... Mugagabe eta pluralean -(e)taraino, noski:

izarretaraino, Ameriketaraino, oinetaraino...

Bizidunen atzizkia -(ren)ganaino da -Leizarragagan Moysesganano eta

irakurtzen ditugu- hala nola ama(ren)ganaino, lagunenganaino,

zu(re)ganaino, ene- nahiz ni(re)ganaino, izenorde pertsonalekin ere

absolutuaren nahiz genitiboaren gainean doalarik atzizkia, bestelako izenekin

bezalaxe.

Erakusleek bi forma dituzte, adberbiozko honaino, horraino, haraino

hauezaz gainera (Axularrek hareraino darabil): hots, honetaraino, horretaraino,

hartaraino bizigabeentzat eta honenganaino, horrenganaino, harenganaino

(harganaino ere bai) bizidunentzat.

1.4.6.2. Denbora ere adierazten dugu

Formari gagozkiola, noraino-ren pareko denborazko galdekariak noizeino

izan behar luke, nongo-rena noizko den bezalaxe. Noizeino inon esaten edo

agertzen den ez dakigu, baina noizdrano bai; Leizarragak darabil, esate

baterako, eta noizdaino ere bai, non edo non.

Euskalkirik gehienetan horren ordez noiz arte esan ohi da komunzki, -aino

edo -eino-ren ordez arte, alegia. Geroxeago mintzatuko gara honezaz. Noiz arte

horrek beste forma hauek ere, gehiagoren artean, hartu izan ditu: noiz artio,

noiz artean, noiz arteino, noiz arteraino, bi azkenok arte eta -ino elkarren

gainean metaturik dituztela.

Atzizki honek, denborazko balioa duenean, forma edo aldaera ugaritxo

hartzen du, galdekariak berak erakusten digunez zatiz: hots, -no, -ino, -daino,

-dano, -dino, -drano, -do eta abar. Hala ditugu euskalkien arabera orano,

oraino, oraidano, oraindaino, oraindino, oraindrano, egundaino, egundo,

gaurdaino, betidaino, deino, du¡::uino, diraueino... Hor goian zabalduena eta

batua -raino dela esan dugun bezala, hemen denborazkoa denean alegia,

da(i)no dela esan dezakegu, gero ablatiboan -rik/-danik diren bezalaxe; beraz,

-raino/-daino eta -rik/-danik.

266

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!