24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Beraz:

Izen arrunta:

A. Zenbakarria (erxe, mutil, harri, zigarro...)

B. Zenbakaitza

B.l. Neurgarria (irin, ardo, ur...)

1. lzena

B.2. Neurgaitza (su, gorroto, ke...)

Jakina, izen zenbakarri asko ere bi eratara uler daitezke: adibidez, bost harri

bota nizkion esaten badut, harriak konta daitezkeela esaten dut. Baina tonelada

bat harri bota nion (edo tonelada harria) esaten dudanean, harria masatzat

hartzen dut; zenbakaitzat, honaz.

1.2.3. Izen bizidunak eta izen bizigabeak

Bereizketa hau ere semantikari dagokio, baina ondorlo handiak ditu euskal

morfologian eta sintaxian. Alegia, erxe, liburu, harri, bide... izen bizigabeak

dira; baina gizon, asto, Andoni... bizidunak direla esaten dugu.

Leku kasuen atzizkiak hartzen dituztenean, -(en)gan- edo baita- posposizioa

hartu behar izaten dute izen bizidun bat ardatz duten izen sintagmek: etxean,

etxetik etxera... esango dugu, baina gizona(ren)gan, gizona(ren)gandik,

astoa(ren)gana, eta abar.

Hala ere, berez bizidunak diren izakiei dagozkien izen batzu bizigabetzat

hartzen ditu euskarak, landare izenak, adibidez: arbolan esaten dugu eta ez

*arbola(ren)gan edo *arbola baitan. Dena den, bereizketa hau hobeto argitu

beharko da, zeren euskaldun batzuk nitan esaten duten bezala, beste batzuk

gauza hauek elkarrengandik ongi berezi behar dira esaten dute.

Bestalde, izen batzu biziduntzat nahiz bizigabetzat har daitezke, esan nahi

denaren arabera: herrian esaten dugu, baina herria(ren)gan / herria baitan. Hots:

batean herri leku izen edo, izango litzateke, eta bestean, populu edo pertsona

multzo gisa ulertzen dugu. Era berean, umetan esaten dugu biziaren aro bat

adierazteko, baina zein ume(ren)gan? Puntu honi buruz ikus Leku kasuak.

1.2.4. Izen bakunak, eratorriak eta konposatuak

Grain arte esandakoez gain, izena, bere osagaien arauera ere azter dezakegu.

Hau da, zenbait izen, elementu bakar batez osatuak izango ditugu, hala nola:

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!