24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Hitz ordena

doa, mintzatzen garenean, desberdinketa hori ederki egiten dugula, esnea edan

du ez baita bietan molde berean esaten.

Irazkina aditzaren inguruan biltzen da eta mintzagaiari dagokion elementurik

ezin daiteke sar aditz eta irazkinaren beste elementuen artean:

(17) *Hementxe bertan ni bizi naiz

Ordena aldatuz gero, ez dago arazorik:

(18) Ni hementxe bertan bizi naiz

Irazkineko osagarri bat hanpatua delarik, hau da, perpaus batean galdegaia

izaten delarik, aditzaren ezker aldeko lehen posizioa hartu ohi du osagarri

honek. Oihartzunez bezala, galdegai horren ezkerrean doazen beste osagarriak

mintzagai gisa hanpatuak dira. Bestela esan: galdegaia agertzen baldin bada

esaldian, galdegaiaren ezkerreko mintzagaia beti hanpatua izanen da.

(19) libuma, nik irakurri dut

mintz. hanp. gald. aditza

irazkina

Egia esateko, eta gero ikusiko dugun bezala, puntu hauek ez dira beti arras

betetzen. Hala ere, nolabaiteko ordena kanoniko batí dagozkiola imdi luke.

1.4.2. Galdegaia zer den

1.4.2.1. Garrantzi handikoa da galdegaia euskal joskeran, hitz ordena

kontuetan bereziki. Nahiz aski zail den haren hertsiki mugatzea, lehen

esandakoa ontzat eman daiteke, hau da, irazkineko osagarri baten enfasiari edo

hanpatzeari dagokiola, dela kontraste batean eraikia delako, dela irazkinaren

elementu bakarra delako.

Esan bezala, aditzaren ezkerrean ezarri ohi da:

(20) (a) Bihar, aita etorriko (ez ama)

(b) Aita, bilzar etorriko da (ez etzi)

(e) Oinez joango naiz, ez autobusez

(d) Joan, neu joango naiz

365

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!