24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.3.2.2. Funtzioa

1. Deklinabidea

1.3.2.2.1. Jakina denez, perpaus iragankorretan agertzen da kasu hau, hots,

tankera hau duten perpausek bi izen sintagma gramatikal eskatzen dute

gehienetan (nolanahi ere, ikus geroago eginen dugun oharra honi buruz). Bi

izen sintagmak absolutu eta ergatibo kasuetan daude eta ergatiboak markatzen

du, hain zuzen, perpaus horretan suertatzen den prozesuaren egilea:

(49) (a) Zure nebak cramango du ama etxcra

(b) Nik dakart bchar duzun liburua

Adibide hauetan neba eta ni izen sintagmak dira prozesuaren egileak. Esan

dezagun hemen, dena dela, euskalliteraturan instrumentala erabiliaz ere ageri

dela egilea behin baino sarriagotan:

(50) Jainkoa dcabruaz tentalua izan zcn

Horrela itzuli ohi dira jatorriz pasiboan emanak ziren aunitz testu

(pseudopasibo dei genitzake berauek).

1.3.2.2.2. Izen sintagma batek egilearen papera hartzen duela diogunean,

erlazio sintaktikoez bakarrik ari gara; hau da, egilea izatea ala ez, ez dagokio

lexemari (hiztegiko hitzari), perpausen arteko egitura sintaktikoek markatzen

dituzten harremanei baizik.

(51) Zure ncbak eramango du ama ctxera

Adibide honetan neba da egilea, baina perpaus bera erraz itzultzen ahal

dugu:

(52) Amak zurc ncba cramango du clXcm

Horrenbestez esan daiteke ez dagoela harreman zuzenik semantika eta

sintaxiaren artean. Beste aunitz kasutan, egilearenpapera dauka benetako egile

ez den zerbaitek:

(53) Umcak min hartu du

Adibide guzti horietan ikusten ahal denez, kasu-marka hau daraman izen

sintagma perpausaren subjetua da, euskal ergatiboak baititu, hain zuzen, beste

hizkuntzetako nominatiboek dituzten propietate formal eta sintaktiko berberak.

227

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!