24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Izenordatnak

(134) (a) Eta badirade chikiratuak zeruétaco resumagatic bere buruac chikiratu ukan

dituztenac (Leiz. Mt XIX, 12)

(b)Eguiazco Dolurequin gure buruac eta gure vitio guciak citiagu

condemnatzen... (Leiz. Othoitza ecclesiastic.)

(c) Zeuen buruon etsaiak (Ax. 82)

(Dena den, bada hemen istilu bat, egiatan azterketa sakonagoa merezi

lukeena. Alegia, gero eta zabaltzenago ari dira Ikusten naiz eta antzeko formak

Neure burua ikusten dut-en ordez. Askotan, jakina, bi egiturak dira zilegi eta

biek esanahi desberdina dute. Adibidez, neure burua hU dut '# hU naiz ez dira

inolaz ere baliokide. Baina neure burua gorrotatzen dut bezalako esapide

jatorraren ordez, gorrotatzen naiz eta antzeko trakeskeriak ugaltzen ari dira.

Dena den, azterketak esan beharko digu zein aditzekin diren zilegi jantzi

naizljantzi dut, hU da/hU du eta antzeko bikoteak).

2.3.2. Elkar

Elkar izenordain elkarkari edo erreziprokoa dugu. Eta izenordain dela esaten

dugunean berak bakarrik izen sintagma osa dezakeela diogu, hots: inolako

laguntzarik gabe. Beraz, mugatzailerik ere ez du ametitzen. Baina izen sintagma

osatzen duen neurrian, kasu markak har ditzake: elkar, elkarri, elkarren,

elkarrekin...

(135) Gizakiok e/kar maite dugu

Perpaus honetan elkar izen sintagma dugu, ondoko esaldian Andoni ere izen

sintagma den bezalaxe:

(136) Gizakiok Andoni maite dugu

Orobat, honako perpaus pareetan. ere paralelotasuna ongi ikusten ahal dugu:

(137) (a) Gu eIkarren ondoan gaude - Gu Andoniren ondoan gaude

(b) Zuek eIkarrekin joango zarete - Zuek Andonirekin joango zarete

E/kar izenordain anaforikoa dugu eta, horrenbestez,aurreko 000 antezedente

bat bilatu behar zaio perpausean. Honetan, bihurkariak bezala da. Hortaz,

goiko perpausean elkar-en aurrekoa gizakiok izango da edo gu edo zuek...

Esannahi baita, elkar-ek bere aurreko den izen sintagma horrek aipatzen duen

gauza bera aipatzen duela, erreferentzia bera dutela.

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!