24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

homitua ageri den sintagma. Osagarri horrek perpausaren objetuaz zerbait

predikatzen duela berehala ikus daitekeen zerbait da. Hain zuzen, badira zenbait

aditz iragankor (hartu, jo, ukan, eduki eman, eskaini...) beren objetuari

dagokion predikatu osagarriari -tzat atzizkia ezartzen diotenak. Adibidez, (273)

- (275) perpausetan adiskidetzat, osasungarritzat eta geure irakasletzat

sintagmak egiazko predikatu osagarriak ditugu, bakoitza perpausaren objetuari

(hots: ni, lana neurriz egitea eta zu objetuari) dagokiolarik.

Hortaz, -tzat da predikatu osagarriak hartzen duen atzizki berezia zenbait

aditzek hala eskaturik. Eta zein dira era honetako predikatu osagarria eskatzen

edo ametitzen duten aditzak? Gorago aipatuak ditugunak, hain zuzen: hartu, jo,

ukan, eduki, eman, eskaini, eta agian beste bakarren bat.

Adibidez:

(278) Oparitzat erloju bat eman nion

(279) Emaztetzat herriko neskatxarik politena eskaini zioten

(280) Euskalduntzat jo nuen gizon hura hasieran

Badira, ordea, beste aditz asko inolako atzizkirik gabeko predikatu osagarria

eskatzen dutenak. Adibidez, bihurtu, bilakatu, izendatu:

(281) Udalak Pello alkate izendatu zuen (ez *alkatetzat)

(282) Jesusek ura ardo bihurtu zuen (ez, *ardotzat)

Hala ere, -tzat-dun osagarria ametitzen dutela esan dugun aditz horietako

zenbaitek -eduki-k edo hartu-k, adibidez- atzizkirik gabeko osagarria ere

onartzen dute, honako adibide hauek erakusten duten bezala:

(283) (a) Andoni daukagu aurten irakasle

(b) Andoni irakasle zintzotzat daukagu

(284) (a) Neskame hartu dute Inixi

(b) Neskarnetzat hartu dule Inixi

Hemen badirudi gauzak nahasi samarrean dabiltzala zeren aditz batzuk era

bateko edo besteko osagarria eskatzen badute ere, beste batzuk biak ametitzen

dituzte. Eta ez bakarrik hori: aditz berarekin -hartu-rekin adibidezbikoiztasuna

ez da beti zilegi gertatzen. lkusi egin behar nolakoa den izena.

Adibidez:

306

(285) (a) *Seme harlu dute Iñaki

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!