24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

(319) (a) Nola egingo dut hori, bada?

(Ez dut horrelakorik egingo, nola uste duzu...?)

(b) Nola ez, gero?

(Bai, noski; nola uste duzu...?)

2. Adberbioa

Bestetik, eta erdara horien pareko baitare, gertakaria adierazten duten

konpletiboetan ere erabiltzen da inoiz:

(320) Esan zieten bidean igaroa, eta nola Jesus ogia ebakitzean ezagutu zuten

(Lardizabal, 149)

Orobat konparatiboetan: hala..., nola... -ko atzizkiaz nolako izenlagun

galdekaria sortzen da. Izenlaguna bada ere eta, beraz, izenaren ezkerrera

ematen, izenondoari dagokion galdera da:

(321) Nolako etxea? - Etxe handia

Esaera adberbialei ere bide ematen die: hala nola, nola den, nola gerta, nola

hala...

Atzizki adierazkorra, -tsu alegia, har dezake: nolatsu?

Badira, noski, bestelako modu adizlagun galdekariak ere: zer moduz, zein

eratan, nolako gisan...

Goiko galderei erantzun diezaieketen aditzondoak honako hauek dira:

a) Konposatu indefinituak:

edonola

(B edozelan)

nolabait

(B zelanbaist)

nolanahi

(B zelangura

zelannahi)

inola

(B ezelan )

Aditzondo hauek, egia esan, galdekaria bezain zabalak edo are zabalagoak

dira esanahiari dagokionean, moduaren mundua bera ere aski irekia baita.

Ezingo ditugu, jakina, esanahi guztien azalpenak eskaini hemen. Ez da hori,

gainera, gramatikaren zeregina. Adibide gisa, ordea, batzuk aipatuko ditugu.

Inola (inolaz) berez baiezko ez diren perpausetan erabiltzen da. Modu

esanahiaz aparte, zenbaitetan ukapen indartua adierazten du (inola ez =erabat

ez ); beste batzutan, berriz, itxuraz edo seguru edo antzeko zerbait esan nahi

du:

331

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!