24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

b) Izenlagunak izango dira -ko eta -en atzizkien bidez osatuak diren

adjetiboak. Hauek, esana dugunez, izenaren ezkerretara kokatu ohi dira:

urrezko, mendiko, idazteko, etab. (Ikus Genitiboa deklinabidean).

Baina adjetiboa izen sintagmaren barnean ez ezik, predikatu osagarri madura

ere ager daiteke:

(507) (a) Liburu hori ederra da benetan

(b) Neska horiek oso atseginak ziren

Orain ere adjetiboak perpauseko beste izen sintagma baten ezaugarriren bat

adierazten digu. Kasu honetan liburua nolakoa den esaten zaigu 000 neskak

nolakoak ziren. Beraz, izen sintagma subjetuari buruzko informazioa ematen

digu adjetibo horrek. Hala ere, zenbait kasutan adjetiboa ager daiteke

perpauseko beste izen sintagma bati dagokiola:

(508) Gela zikin zikina utzi genuen

Hortaz, esan dezakegu adjetiboa bi lekutan ager daitekeela perpausean: izen

sintagma baten barnean izen bati lagunduz, nahiz predikatuaren barman,

osagarri predikatiboa osatuz.

4.1.2. Adjetiboen lekua

Izenondoa gaur egun izenaren eskuinean joan ohi da:

(509) Gure auzoko gizon berritsuari guztiok ihes egiten diogu

-garri atzizkiaz osatutako zenbait adjetibo, -ko atzizkia erantsiz gero

(izenlagun bihurtua gelditzen denez) izenaren ezkerretarajoan daiteke:

158

(510) (a) Izigarrizko lana burutu dute (vs.lan izigarria)

(b) Izarra baino edcrragoko andrca joan zait ihesi

Literaturan zehar aurki dezakegu adjetiboa izenaren ezkerretara,

(511) (a) Justu manamenduak (Zib. Etxeb., b. 215)

(b) Venial faltak (Zib. Etxeb., b. 301)

(e) Enganoso munduan (Zib. Etxcb., b. 3775)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!