24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

Gainera posposizioek badituzte beste zenbait ezaugarri ere: askotan (ez beti,

halere) izen bezala funtziona dezakete mintzo katearen beste puntu batzuetan.

Ondoko adibideetan ikus daiteke hau:

(264) (a) Gaurlco arazoei buruz hitzegiten aritu gara

(b) Buru handiegia duela iruditzen zait

Lehen perpausean buruz posposizioa dela esaten dugu, nahiz beste

inguramendu batean -adibidez bigarren perpausean- izen bezala funtzionatu.

Azken batetan horrelakoetan esan daiteke zenbait izenez perpausaren

elementuen arteko harremanak adierazteko ere balio dezakeela. Hala denean,

posposizio deitzen diegu eta honako ezaugarriok izaten dituzte:

a) Posposizio diren neurrian kasu markaren bat hartzen dute (nor kasuari

dagokion lIS marka ere barne delarik). Kasu marka hau aldakaitza izan ohi da:

(265) (a) Elizaren bitartez

(b) Astearen buruan

Ezin da esan *elizaren bitartean, *elizaren bitarteari edo *astearen buruaz.

Badira, halere, gero ikusiko dugun bezala kasu marka bat baino gehiago har

dezaketen posposizioak.

b) Autretik daraman izen sintagma, posposizioak (perpausean hark zer

funtzio betetzen duen adierazten digunak) kasu marIca konkretubat hartzera

behartzen du:

(266) (a) Arazo horri buruz mintzatu zen

(b) Amaren bizkar aski farre egin dute

Hemen ere ezin da esan:

(267) (a) *Arazo honen buruz

(b) *Arazo hau buruz

(e) *Arnari bizkar

e) Izen sintagmak eta posposizioak hitz-andana bakarra osatzen dute ia beti

eta horrexegatik enklitiko gertatzen da maiz bigarrena, bien artean pausaldirik

ezin egin daitekeelarik. Horretan bereiz daiteke posposizioa, besteak beste, izen

denetik. Alegia,

298

(268) Gaurko arazoei buruz / mintzatu gara

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!