24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.4.4.5. Norako

1. Dekltnabidea

Nongo berez, esan bezala, non-en izenlaguna baizik ez den bezalaxe,

norako ere nora-rena da, noski, fom1ari gagozkiola bederen; balioz ere hala den

ala ez, geroxeago aztertuko dugu. Nongo, halere, bere eskuko kasutzat hartua

dute gramatikalaririk gehienek -esan dugu zergatik- eta norako ez.

Galdekari honi dagozkion formak dira etxerako, mendirako, baserrirako,

lanerako, eztarrirako, misioetarako. Bertantxe esatea komeni da, halere,

ekialdekoek norako galdekariari usu -ra- gabe erantzuten diotela: etxeko,

mendiko, baserriko... (Ikus lehen esana ere 1.4.3.6).

Atzizki hau duen zenbait forma bere eskuko izen bilakatu da: beherakoa ( =

diarrea), gorakoa, gainerakoa... Geroxeago esango dugunez, -rentzat/-rentzako

(edota -rendako euskalki desberdinen arabera) -rako honekin borrokan ari da

euskalki batzuetan eta zertan berezten diren, berezten badira, aztertu beharko

dugu gero.

Zer esanik ez, -rako bizigabeena bezala, bizidunen atzizki kidea

-(ren)ganako dela, mugagabe eta pluralerako, bai eta izen oinarria bokalez

edota kontsonantez amaitua denerako lehen ipini ditugun aldeekin; berorren

galdekaria, aldiz, nor(en)ganako da. Honi dagozkion formak dira eneganako,

ni(re)ganako, ahizpa(ren)ganako, mutila(ren)ganako, semeenganako,

gizonenganako, (hiru) neskarenganako, (bost) mutilenganako eta abar. Ikus

taulak.

Lehen noizko galdekariaz aritu garenean, bitarikoa dela esan dugu: noiz-en

izenlagun soila bata -Noizko albistea da hori?- eta norako-ren parekoa

bestea -Noizko agindu zizun?-. lzenlaguna denekoa, nongo-ren kidea,

aztertu dugu han eta bestea, norako-ren parekoa, honerako utzi.

Grain bada, non/nongo eta noiz/noizko bikoteetan bata besteari dagokion eta

bigarrenak lehenbizikoen izenlagun diren bezalaxe, norako ere, ikusi batera eta

formaren arabera bederen, nora-ren izenlaguna litzateke. Hala al da, ordea,

balioz eta egunoroko erabileran?

1.4.4.5.1. norako adizlaguna da, ez izenlaguna

Norako adizlaguna badela, ez da inolako dudarik. Betidanikoak dira honako

perpalls hallek:

255

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!