24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

2.3. Bihurkariaketa elkarkariak

2.3.1. X-en hurua

Perpaus baten barman bi izen sintagma erreferentzikideak: direnean (hots:

izaki bera aipatzen duten bi izen sintagma dítugunean) bigarren izen sintagmak:

izenordain bihurkariaren forma hartzen duo Euskaraz ere, ez ditugu bi izen

sintagmak: errepikatzen: horren ordez, bigarrena agertu behar zukeen lekuan

neure (edo heure, bere...) burua ezartzen dugo:

(131) (a) Gizon hark bere burua hil nabi zuen

(b) Kargu egiozu zeure buruari, gizona!

Bi adíbideetan, bere burua eta zeure buruari bi izen sintagma dítugu, bata

absolutuan edo nor kasuan, eta bestea, datiboan 000 nori kasuan, baina bi izen

sintagma horiek nori dagozkion, edo nor aipatzen duten jakin nahi bada,

derrigor atzera begiratu behar dugu perpausean eta sintagma horren aurrekoa,

edo antezedentea, bilatu. Izen sintagma bihurkari horien aurrekoa zein den

garbi dago bi kasuetan: lehenbizikoan gizon hark eta bigarrenean zuk.

Egitura hauek osatzeko burua izenlagun bihurkari bati erasten diogu:

aurrekoa ni baldín bada neure; hi baldin bada, heure; hirugarren pertsonak:oa

bada, bere; gu baldín bada, geure; zu baldín bada aurrekoa, zeure, eta zuek

bada zeuen, zeron...

Baina Etxeparek burua soilik ere erabili zuen:

(132) Ohart guiten buruyari denbora den artían (11,84)

Aurrekoa plurala bada, edo erreferentzia anitza badu, orduan ere burua

singularrean joan ohi da. Alegia:

(133) (a) Bi gizon haiek bere burua hil nabi zuten

(b) Guk geure burua maite dugu gehien

Honak:o adíbide hauek agerian jartzen dutenez, ordea, zilegi da pluralaz ere

baliatzea:

62

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!