24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

2.2.2.7. Norbera, nor bere

Kontutan hartzekoak ditugu nor izenordainaz baliatuz osa daitezkeen beste

esapide hauek ere:

a) Norbera, bere horretan, izenordaintzat hartzen ahal dugu, nahiz eta nor +

bera modura osatua egon, Andoni bera esaten dugunean bezala. Horrek esan

nahi du, beste inolako elementurik gabe izen sintagma osa dezakeela:

(114) (a) Norberak dituen arazoak nahikoa ez balira

(b) Norbera arduratuko da gauzak bere lekuanjartzeaz

(e) Norberari axola ez badio, zer egingo dut nik?

Hortaz, norbera beste edozein izenordain bezala, izen sintagmak osatuz ager

daiteke perpausaren barnean, eta, hain zuzen, izen sintagmak ager daitezkeen

leku beretan.

(XVI mendean nork berak agertzen da. Hori froga bat gehiago izango

genuke nor bera eta Andoni bera sintagmen arteko erlazioaren alde. Zeren,

gaur norberak esaten dugun arren, Andonik berak esaten ahal baitugu).

Testu inguru hauetan, norbera-ren ordez, bakoitza ezar daiteke zentzua

aldatu gabe:

(115) Bakoitzak egin dezaIa cgin bchar ducna

Dena dela, Ekialdean norbera ez dute erabiltzen. Honen ordez, batbedera

erabili ohi da:

(116) Batbederak erran zucn = Bakoitzak csan zucn

b) Nor bere, zein bere, norbera: nor + bera gisara osatua dagoen bezala, nor

bere esapidea ere bi atalez osatua dago: nor batetik eta bere erreflexiboa

bestetik. Erreflexiboek aurreko edo antezedente bat eskatzen dute (cf. Andoni

bere arazoez ez da arduratzen. Hemen bere-ren erreferentea zein den jakiteko,

Andoni-ri begiratu behar diogu. Hots: kasu horretan, bere esaten duenak

Andoniren esango balu bezala da) eta beste honetan bere-ren aurrekoa nor

dugu. Jakina, kasu honetan nor ez da jadanik galdetzailea, norbait edo agian

hobeki, bakoitza-ren zentzukide den izenordain mugagabea baizik. Adibidez,

honako bi perpaus hauek zeharo paraleloak ditugu. Diferentzia bakarra here-ren

58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!