24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-[

baterako, Lezamara arte, etxera arte eta abar Bizkaian entzuten direla dio eta

honako hau, berriz, Fray Bartolomerena duzu:

(143) ...echeetara ardan cer cguin aldaguijecn, amar urteco umiac bere baquijce (p.

Bartolome, 73)

eta, jakina, Lezama eta etxea leku izenak dira eta esanaren arabera -raino zor

zaie. Zer esanik: ez, Fray Bartolomerena irakurriz, guk ez ditugula, Zaratek

bezala Lezamara arte eta horren antzekoak txartzat jotzen, baina horrezaz

geroxeago mintzatuko gara.

Bestalde, betidanik:oak ditugu denborazko aditzondoetan bi atzizki horien

arteko nahastekak, hor goian aipaturiko zenbait galdekarik: eta gainerako

aditzondoek agertzen digutenez; hots: noiz arte diogu gehienok, baina

Leizarragak noizdrano; orain arte, baina oraindaino eta horren antzekoak ere

bai; gaur arte eta gaurdaino, eta abar. Beraz, bi atzizkion arteko bereizkuntza

leku ala denbora esan nahi izatean komunzki badatza ere, ez, ordea, heti.

Horrez gain, bada ere zenbait sintagma hain atzizki bata zein bestea aukeran

har dezakeenik. Hala urliak esango du Errenteria(r)arte ez da autobusa

geldituko, eta sandiak Autobus hau Errenteriaraino doa; honako honek gorputz

dagoen lagunari Zeru(r)arte, adiskide! esango dio, eta harako hark Su-ziria

zeruraino igo da esango duo

Eta dudamudazko diren zenbait hitzekin, alegia berez ez leku ez denbora

adierazten ez dutenekin, nola esan: azken(a) arte ez zuen etsi ala azkeneraino

heldu zen?

Azkenik:, euskalki bakoitzaren jokabidea ere kontutan eduki behar da.

Askok heriotzeko ordu arte esango genuke, baina Axularrek heriotzeko

oreneraino dio. Hortaz, azken egun arte bezain ongi esana dago azken

eguneraino, datorren urte arte bezain zuzen datorren urteraino, eta abar, eta

abar.

lakina, Axularren hori -eta bost pasartetan ageri da, 130, 131, 134, 134,

143- guztiz normala da, hark ez baitarabil behin ere arte denborazko

sintagmekin, beti -(r)aino baizik; eta hala hargan beti honako hauek aurkitzen

ditugu: beranduraino (21, 124, 178); azken ponturaino (egotu, 34); azken

fineraino (iguriki, 140, iraun, 298, baratu, 301); azken eritasunerano (iguriki,

140); pontu hunetaraino (jarraitu, 358); zahartu hutsezko ponturaino (ezkarela

hillen, 42, eta iguriki, 45); denbora batetarano (iraun, 78), eta abar.

268

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!