24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramattka. Lehen Urratsak-I

4.2.4.4. Konparaketak

Orain arte aipatu ditugun maila adberbioen bidez izenondoaren maila bere

horretan adierazten dugu beste batekin konparatu gabe. Alegia, oso polita eta

biziki higuingarria esaten dugunean politasunari edo higuingarritasunari maila

ezartzen diogu, baina ez dugu beste ezeren politasunarekin edo

higuingarritasunarekin konparatzen.

Izenondoak mailakatzeko oso bide emankorra osatzen dute konparaketak.

Hemen, perpaus bakunaren eremuan gabiltzanez gero, ez ditugu puntu

larrienak baizik aipatuko. Izenondoari zenbait atzizki berezi erantsiz eman

daiteke askotan konparazio bidezko mailakatzea.

4.2.4.4.1. -EN atzizkia

Superlatibo erlatibo deitzen dena osatzeko erabiltzen dugu. Superlatibo mota

hau aipatu nabi den kualitate gorentasuna beste batzuri begira, beste batzurekin

konparatuz egiten denean, erabiltzen dugu. Adibidez, oso polita esan

dugunean, politasunaren goi maila adierazten dugu, baina politasun hori ez

dugu beste ezeren politasunarekin konparatzen, bere hartan hartzen dugu.

Baina hau da politena esaten dudanean, zenbait gauza elkarrekin konparatu

ondoren egiten dut baieztapen hori.

Adjetiboari -en atzizkia erastea aski da superlatibo erlatiboa lortzeko:

Baina,

handi

erraz

maite

hurbil

asko

on

+en =

+en =

handien

errazen

maiteen

hurbilen

gehien

onen eta hoberen

Izenondoa predikatu osagarria denean, hots, izen predikatua osatzen

duenean, jakina da izenondoak berak bakarrik (edo adjetibo + mugatzailea)

osatzen duela sintagma. Adibidez:

184

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!