24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urraisak-I

(egunetik) egunera, (bertatik) berrara eta abar diogunean, denbora adierazten

dugu. Gogora ere Axularren gerotik gerora, biharretik biharrera eta

gainerakoak.

Bai eta hark berak eta bestek esan ohi zuten hantik harat eta hegoaldean ere

oraindik entzun daitekeen handik har(erYa, ez noski balio fisikoaz edo

lekuzkoaz bakarrik. Hau dela eta, diogun ere Axular eta gainerako antzineko

idazleen baitan, bai eta gaurko hegoaldeko erabileran, denborazko zentzua ez

ezen, zerbaiten ondorioa ere adieraztera heldu dela azken esaera hori. Hots, ez

du harrez gero bakarrik esan nabi, bai eta gertakari haren ondorio gisa ere.

1.4.4.4. Zertara

Atzizki horren beraren hirugarren balioa, zertara galdekariari dagokiona,

aurreko kasuetan aztertu ditugun zertan eta zertako galdekarien kidea da.

Hemen -ra atzizkiak inoren ekintza baten helburua, asmoa edo xedea adierazten

du lekua baino gehiago; esate baterako,

(114) (a) Lancrajoan da

(b) Aitzurrcra igo da

(e) Dantzara atera dim

Maiz, aurreko bi kasuetan bezalaxe, mugagabean erabili ohi ditugu horien

antzeko formak: hala nola, lotara, mezatara, ardotara, perretxikutara,

arkumetara etabar.

Sail berean sartu behar dira ere galdekari berari aditz nominalizatuen bidez

ematen dizkiegun erantzunak: erostera, izkutatzera, ajaltzera, konpontzera...;

bai eta elipsi baten bidez sorturiko beste hauek: erosterakoan, izkutatzerakoan,

ajaltzerakoan, konpontzerakoan... Hor gertatu den elipsia honen antzekoa

dateke: erostera (abiatze)ko (mementu)an.

Beste hauek, denbora adierazten dutenok, ere bai: prestatzerako, ikasterako,

egosterako... Noizko galdekariari dagozkio, beraz.

Hauek ez, ordea, baizik noiz galdekariari: etxerakoan, oherakoan,

bazkaritarakoan...

254

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!