24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

(292) (a) Han dabiltza haurrak

adl:adb

(b) Handik etorri dira

adl:adb

2. Adberbioa

Eta gainera aditzondoari erantsi dakizkiokeen erlazio hizkiak izen sintagmak

har ditzakeenak baino gutxiago dira: -ekin, -entzat, etab., esate baterako, ez

ditu adberbioak hartzen.

Erlazio hizkiz nahiz gabe aditzari laguntzen berezko zeregina duen hitz

klasea da beraz, labur esateko, adberbioa. Hori dela eta, adizlagun orori

dagokionez, adberbioa ere esaldiari albotik bezala erasten zaion elementua dela

esan ohi da: hots, marjinala nolabait esan, kendu nahiz jarri haren funtsa erabat

aldatzen ez duena:

(293) Otsoa ikusi genuen (iaz)

Behar adina erantsi daitezkeelarik gainera:

(294) Otsoa ikusi genuen (iaz) (hemen) (ustckabean)...

Gehienetan horrela bada, halere, batzutan adberbioak aditzaren eskemari

berez dagokion osagarria dirudi eta ez albotik erantsiriko gehigarri hutsa.

Mugimenduzko zenbait aditzi, esate baterako, lekuzko osagarria berez

dagokiola dirudi: iritsi + nora. Eta gauza bera, edo bertsua, esan daiteke modu

adberbioei dagokienez ere, estuagoa baita hauek aditzarekin duten latura: iritsi

eta ongi iritsi sintagmen arteko aldeak ez dirudi horren marjinala.

Adizlagunak eta aditzondoak perpaus lokabeetan agertzen dira, gehien

batean. Hala eta guztiz ere, perpaus konposatuetan mendeko esaldi batez ere,

jokatuz zein ez jokatuz, gerta daiteke: gero joango gara, arratsaldean joango

gara, amaitutakoan joango gara, amaitzen dugunean joango gara, etab.

Adizlagunei dagokienez, ezer guti gaineratuko dugu kapitulu honetan,

hemen aipa litezkeen kontu asko deklinabideaz aritu garenean esanak baitaude

(ikus atal honetako 1.4., 1.5.3.etik aurrera eta 1.6.). Oraingo honetan

aditzondoetara mugatuko gara gehien batean.

311

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!