24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Izenordatnak

Dena dela, gizona bera gabe, askotan bera bakarrik agertuko zaigu

Mendebaleko euskalkietan. Baina bera hau neu, heu, zeu, geu izenordain

indartuen parekoa litzateke. Hain zuzen, hirugarren pertsonakoa izango

litzateke. Kontua da bata eta bestea baldintza beretsuetan agertuko direla.

Adibidez:

(51) (a) Edumek badaki bera dela politena

(b) Zuk badakizu zeu (zeron) zarela politena

Baina hemen ere, bai bera eta bai zeu, biak, dira galdegai.

(Hala ere, hortik aparte, bera erabili ohi dugu hirugarren pertsonako

izenordain gisa. Lehenago aipatua izan dena berriro aipatu beharrean erabili ohí

dute mendebaleko euskaldunek. Orduan garbi dago ez dela egiazko forma

indartua, forma erreproduktiboa baizik, Altubek esango lukeen bezala:

(52) Eleizalde zenaren izen maiteak: baditu zenbait kutsu, berak ez baitzituen bere

usteak (...) izkutuan gorde sekula (Mitx.219)

Hemen bera-ren ordez ez genuke neu edo zeu edo horrelakorik erabiliko.

Baina, galdegai balitz bai).

Ekialdeko euskalkietan izenordain indartu hauek badute beste balio bat ere.

Alegia, berak egin du 000 nihaurk esan diot diotenean, berak eta berak bakarrik

edo nik eta neuk bakarrik esango balute bezala da.

Aipatu diren kasu hauetatik aparte, badirudi forma soilak erabil daitezkeela:

(53) (a) Guazan laster icustera charri iIla, ta nic esango deutsudaz icenac

(Moguel, 85)

(b) Zuk esan dozuna eguija bada... (Moguel, 85)

(e) Alan jazoten da nic ezagutu ditudan zure biarguintzacuacaz (Moguel, 51)

(d) Alan esaten dcutsagu guc (Moguel,47)

Era berean, bokatiboan ez dago forma indartuentzako lekurik:

(54) (a) Zu, adiskide(a), zatoz hona (eta ez *Zeu adiskidea...)

(b) Hi, Joxe, zer moduz habil?

Perpausa ezezkoa denean ere, badirudi ez dagoela izenordain indartuak

erabiltzeko joerarik (izenordain hori ere, behintzat eta horrelakoen laguntzan

agertzen ez bada, gorago ikusi den bezala).

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!