24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. Deklútabtdea

Axularren arte- guziak hauek dira: arte(a) (= antzea, maina); artean

(herrikoen artean, esku artean...); -en arteko (eskuen arteko...); eta guri

gehiago dagozkigun besteok: arteino (akhaba arteino, ditezkeien arteino, bihar

arteino...); (zahar, egin) arteraino eta heZ arterainokoan. Besterik ez. Behin ere

ez, alegia, hurrengo aste arte- edo antzekorik.

Galdekariak ere ezinbestean, bai leku hitzei bai denborazkoei dagozkienak,

-(r)aino dutenak dira Axularrengan eta hala: ... seinalatu dio norenaino heZ bere

xedea, bere mugarria eta marra ez ezen, denborazkoa ere noiz arteino egonen

gara? (389) eta ... noizarteraino iraun (78) irakurtzen dugu, bigarren honetan

ere arte-ri -ino nahiz -raino erantsirik gehigarri. Ikus pasarte hau:

(144) Hala dute bekhatuek eta bekhatoreek ere bere arauaz bere neurria eta kontua

zenbatetaraino hel eta bai denbora ere noizarteraino iraun (Ax., 78)

Utz dezagun orain kontuarena zenbatetaraino dela (hots, zenbat bekatu

egiten duten bekatoreek Jainkoak kontatzen duela) eta ohar gaitezen besteaz:

denbora ere noizarteraino... Axularrek hor goian aldaturiko denborazko

izenekin -raino darabilenean, beraz, NOIZ arte- da -nahiz arte- horri bere

euskalkian -ino, -raino itsasten dion- beroiei dagokien galdekaria, ez

NORERAino. Horrexegatik esan dugu arestian guk ez ditugula Lezamara arte,

echeetara artian bezalako sintagmak txarresten, gogoan harturik horrelakorik

dioenak lekua ez, baina denbora adierazten duela eta NORAino-ri ez, baina

NOIZ arte galdekariari erantzuten.

Hauxe da, beraz, auzi honen konponbidearen oinarria gure ustez: NORAino

galdekariari, hots lekuaren berri galdetzen duenari, beti -raino atzizkiz

erantzuten zaio edozein euskaIkitan, eta horretarako ia beti leku izenez baliatzen

gara, edota leku gisa' atzematen edo somatzen ditugun sintagmez (azkeneraino,

punturaino, fineraino .. .). Hori bera, ordea, alderantziz edo atzekoz aurrera

esanik ez da egi egia, hots, -(r)aino hartzen duten sintagma guztiak 1) ez leku

izenak dira beti, 2) ez NORAino galdekariari dagozkion erantzunak, eta egia

honen exenplu ditugu betidaino, gaurdaino eta gainerako aditzondoak, bai eta

beranduraino eta besteak; hauek ez baitira leku izenak, ez eta NORAino-ren

erantzunak, baizik NOIZ arte- galdekariarenak.

Auzi hau pixka bat arrazoibideratu nahi badugu, beraz, eta euskalki

bakoitzaren jokabideari amore eman, badirudi irtenbide bakarra hau dela:

Axularrek bezala beti -faino (etxeraino nahiz beranduraino) darabilten

euskaIkietakoek ez dute problemarik: leku nahiz denbora sintagmekin, hots

269

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!