24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Adjetiboa

1. Izenlagunak

2. Izenondoak

Adberbioa

adizlagunak: Hizkiak behar dituzte etxeko, mailuaz

aditzondoak: Ez dute hizkirik behar garbi, gaur

Bi adberbio klase hauen aldea, hortaz, honetantxe datza: izen sintagmak,

kasu bakan batzutan salbu, adizlagun bilakatzeko atzizki edo posposizio jakin

batzuen beharra duen bitartean, aditzondoari ez zaio inolako morfemarik erantsi

behar horretarako; berez eta elementu autonomo bezala bete dezake

adberbioaren zeregina.

Badira testuinguru jakinetan adizlagun gisa erabiltzen diren izen sintagma

absolutuak ere, aldiaren luzea, neurria, pisua edo antzekorik adierazten duten

batzuk hain zuzen: bi ordll iraun, hiru eglln egon, lall metro /uzatu.

(290) (a) Ordu pare bat egona da (Izeta. 97)

(b) Bost metro Mayi-renganik urrundurik (Izeta.49)

Horien edo horrelakoen ondoan, beste hauek ere baditugu, noski: Hirll

egunean/eglllletan egon, lall metroz /uzatu, etabar.

(291) (a) Egun bitan iraun eban ekatx orrek (Etxeita.249)

(b) Mutil batckin ibilli uan denbora askoan (Garrncndia.84)

(e) Hckictarik baztertu zen harri bcsagain batean (Duvoisin. 1138)

Zaude piska batean, zein zaude piska bat entzun daiteke, beraz. Jakina

denez, testuinguruari esker berezten dira sintagma absolutu horiek ohizko izen

sintagma Nor-etatik (ikus III. atala, 1.3.). Dena den, salbuespen horietan ezik,

morfema baten behaITa du izen sintagmak, adilzondoak ez bezala, adizlagun

izango bada.

Egia da, bestetik, zenbait aditzondok ere -leku-denborei dagozkienak, hain

zuzen- atzizki edo posposizioren bat har dezaketela: hor --- horra, hortik...;

bilzar --- bihardanik, billar arte... Horrela erantsiriko atzizki-posposiziook,

noski, sintagmak esaldiaren barnean betetzen duen adizlagun funtzioa

markatzeko dauden erlazio hizkiak dira, izen sintagmatik erakarritako

adizlagunetan bezala. Izen sintagmarenkasuan ez bezala, ordea,

aditzondoarenean erlazio hizkiok berez adizlagun izan daitekeen hitzan edo

sintagmari erasten zaizkio:

310

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!