24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-[

1) Euskaldunaren hizkuntz sena edo intuizioa. Hauxe da, hain zuzen ere

goiko adibidearen kasuan erabili duguna.

2) Estatistika: maiztasun handiena duen ordena ez markatutzat joko da.

3) Perpaus menderatuetako hitz ordena. Hauetariko zenbaitetan ezinbesteko

ordena erabili behar izaten dugu. Hauxe da oinarrizko ordenari darraiola

kontsideratuko duguna. Egia da, nolanahi ere, ordena ez markatua eta

oinarrizko ordena ez doazela beti elkarrekin loturik eta, hortaz, erizpide hau

beste bietarik berezi behar litzateke menturaz. Halaz guztiz, puntu batean

bederen erabilgarri gertatuko zaigu eta beste bi erizpideei kontrajartzen ez zaien

neurrian, gure azterketarentzat ere balioko digu.

Ez da hemen tokia, erizpide hauek erabilirik zer ondorio ateratzen den

eztabaidatzeko. Esan dezagun, hitz batez, honako emaitza hauek ditugula:

- subjetua (S) aurrean ematen da, mintzagaiaren lekuan

- aditza (A) hondarrean ematen da

- objetua (O) aditzaren ezkerrean agertzen da, irazkinaren barnean.

Lehenbiziko puntuak ez du inolako dudarik uzten eman ditugun hasierako bi

erizpideak ezartzen baldin baditugu. Jakina, hirugarren erizpidea ezin dezakegu

balia, ez baita ezinbesteko ordenarik (subjetuei dagokienez, mendeko

perpausetan).

Bigarren puntua ere nahikoa ongi betetzen da, batez ere aditz

iragangaitzekin. Aditz iragankorrekin ez hain ongi, ordea. Alabaina, honako bi

hautabide hauen arteko aukera egitea ez da biziki erraza:

(44) (a) Aitak sagarrajan du (S / O A)

(b) Aitakjan du sagarra (S / A O)

Halan eta guztiz ere, gramatikalari gehienskoenek diotenez, aditza

hondarrean emateko joera bizia dugu euskaldunek, eta euskaldun gehienen

intuizioaren arauera ere, badirudi S / OA ordena hau jatorrago edo ematen

dugula. Estatistikek ere, testu idatzietan egindakoek bereziki, ondorio bera

ematen dute.

372

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!