24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

edanzuen

1. Izena

Hala ere, hizkuntza batetik bestera gauzak nahikoa aldatuak agertzen

zaizkigu. Adibidez, mahatsa euskaldunontzat zenbakaitza da: ezin esan daiteke

*hamabi mahats, ez eta *hamabi mahatsak ere. Gaztelaniaz, ordea, doce uvas

lasai lasai esan daiteke. Guk mahatsa ez dugu kontatzen. Kontatzen ditugunak

mahats aleak dira.

Berriak edo albisteak, euskaraz, gaztelaniaz bezala, zenbakarriak dira: Zer

berri? Berriak oro zahar! Edo berri txar bat eman behar dizut eta abar esan

daiteke. Ingelesez ordea, news s letraz bukatzen bada ere, singularra da, eta

zenbakaitza: bi albiste esateko, Two pieces of news edo two bits of news

(hitzez hitz: bi albiste atal edo bi albiste puska). Hortaz, izen bakoitza zer

nolako zenbatzaileekin joan daitekeen jakin behar da.

Bestalde, izen batzu bi modutara erabil daitezke: adibidez, kafea honako bi

testuinguru desberdinetan agertu zaigu:

(24) (a) Kafea

(b) Litro OOt kafe

Hemen kafea zenbakaitzat hartua dago. Baina beste esaldi hauetan ez:

(25) (a) Bost kafe hartzen ditu egunero (bost kikarakada, alegia)

(b) Bi kafeak: nahastu zituen (alegia, mota bate/w eta beste/w kafeak nahastu

zituen esango balu bezala)

Hots: kasu hauetan kafea zenbakarria da, baina jadanik ez du esan nahi

likido jarrai bat, masa modura ulertzen dugun zerbait, baizik kafe mota edo

kafe katilukada 000 antzeko zerbait.

Argi edo su ere berdin:

(26) Argi handia dago gela honetan

esaten duenak argia masa-izentzat hartzen du, zenbakaiztzat, hortaz. Baina

honako beste hau esaten duenak ez du horrela hartzen:

(27) Bost argi piztu zituzten

Bigarren honetan, argi zenbakarria da, bost kandela edo bost bonbila edo

bost zuzi piztu zituzten esango bagenu bezala.

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!