24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

Halere, ekialdean batipat, baina baita mendebaleko zenbait euskaIkitan ere,

badira forma konposatuzko adibideak:

(72) (a) Gizon mihi gaiztoa (= mihi gaiztoko gizona) da Pero

(b) Moko fina (= moko fmekoa) haiz benetan

(e) Jende mihi zorrotza (= mihi zorrotzeko jendea) da

Altuberen iritzia bestelakoa bada ere, -ko ibiltzen da izena kalifikatzeko

izenlagunak soinean daramagun zerbait adierazten duenean ere, hala nola:

(73) (a) Alkondara zuriko mutil hori ezaguna al duzu?

(b) Jertsei gorriko neska hura nere arreba da

Forma horien ordez -a(re)kiko, -a(re)kilako erator atzizki konposatuak ere

ibiltzen dira (ikus 65. adibideak), soinean daramagun janzki izena + izenondoa

egiturari atxekirik. Erabilera hau mendebaleko eta ekialdeko zenbait lekutakoa

da. Toki horietan, beraz, forma guzti hauek aurki daitezke:

(74) (a) Jantzi gorriko gaztea

(b) Jantzi gorria(re)kiko gaztea

(e) Jantzi gorria(re)kilako gaztea

Bestalde, hemen beste bi aukerak erabil daitezke, -dun atzizkiarena eta

forma konposatuarena, alegia:

(75) (a) Alkondara zuridun mutila ezaguna dut

(b) Mutil praka motza nor da?

(76) (a) Amona manta! urdinduna dabil sukaldari

(b) Amona mantal gorria, eguzkia ala euria

Hortaz esan daiteke -ko hau eta -dun baliakide direnean, forma konposatua

erabiltzea ere zilegi dela.

Kontuan hartu behar da, halere, ikusten ari garen -ko atzizki honen

emankortasuna mugatua dela: hortaz, izenlagun kalifikatzaileko izenak

adierazten duena izen sintagma horren bum den izenari berez, gorputzez edo

dohainez datxekona, edo soinean daramana denean bakarrik erabil daiteke

izenlagun kalifikatzaile gisa. Hala, bihotz oneko mutila, kolore ederreko

aurpegia, alkandora zuriko neska, sorbalda zabaleko aizkolaria, adimen argiko

irakaslea, hitz ugariko hizlaria, etorri oparoko bertsolaria eta horrelakoak ongi

esanak daude. Ez legoke, ordea, batere ongi esana *auto gorriko mutila

386

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!