24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. HITZ ORDENA

1.1. Izen sintagmen eta perpausaren bameko elementuen ordena

Izen sintagmaren egitura aztertu dugunean (ikus Bigarren Atala, 21-208

orr.), zenbait ohar egin ditugu haren barnean elementu desberdinek izan

dezaketen ordenaz eta posizioaz. Zehazturik geratu da han izen sintagmaren

osagai horiek har dezaketen tokia. Horrela, eta adibide gisa, izenondoek

izenaren eskuineko partea hartzen dutela esan da. Jentilizioak izan ezik,

gainerako izenondoak izenaren ezkerreko partean paratuz gero, izen sintagma

ez gramatikal bihurtzen da, ondoko adibideotan ikusten den bezala:

vs.

(1) (a) Gizon handia

(b) Etxe txikia

(2) (a) *Handi gizona

(b) *Txiki etxea

Beste batzutan, berriz, delako izen sintagma horren barneko osagaien

ordena aldatuz gero, izen sintagma berri bat sortzen zaigu:

(3) (a) Etxe zaharra

(b) Zahar etxea

Azkeneko adibidean ikusten den bezala, esanahia zeharo aldaturik geratu da

hor: zaharra den etxea VS. zaharrak bizi diren etxea (apez etxea bezalatsu).

Adibide guzti hauetan izen sintagma bezalako osagaijakin batean hitz ordenak

duen garrantzia agerian jartzen zaigu. Zernahi gisaz, gure helburua ez da

hemen sintagma unitate guztietan agertzen den arazo hau sakontzea edo

argitzea, baina perpausaren barnean osagai direnen artean bera nola agertzen

355

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!