24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 "·KO" ATZIZKIA:

FUNTZIOAK ETA E8ANAHIAK

Tokia eta denbora adierazten duten izenlagunek -ko marka hartzen dute toki

eta denbora erlazio hori adierazteko. Horrela, esate baterako, Orhiko xoria

diogunean, Orhiren eta xoriaren arteko toki erlazioa adierazten du -ko erator

atzizkiak. Eta atzoko eguraldia diogunean, berriz, atzo aditzondoaren eta

eguraldiaren arteko denbora erlazioa ematen zaigu aditzera. Guzti hau esana

utzi da atzeragoko bi ataletan (ikus 199 eta 248. orrialdeak). Bertan esaten da,

nolanahi ere, erator atzizki honek ez duela erlazio hori bakarrik adierazteko

balio eta tokiaz 000 denboraz gain bestelakoak ere ematen dituela aditzera:

nolako etxea, isi/ik egoteko agindua, bihotz oneko neska, e.a. aipatzen dira

han.

Ikusten den bezala, toki-denborazko sintagmen ordez itxura oneko laguna,

eguneko mi/a pezeta irabazten du edo Paskualgoan bizi da diogunean, -ko

erator atzizki hori dela eta, beste izenlagun batzu sortzen ditugu, tokiaz eta

denboraz bestelako erlazioak adierazten dituzten izenlagunak.

Beste izenlagun horiek aztertzeari ekin aurretik esan behar da -ko1 (lekudenborazkoa)

eta beste -ko horiek, -ko 2 , -ko 3 eta -ko 4 deituko ditugunak,

diferenteak ditugula, berehala emanen ditugun arrazoiengatik. Ikusia denez,

leku-denborazko izenlagunek azpiegituran inesibo kasuko adizlaguna baitute.

Neurri honetan, hortik sorturiko izenlagun guztiek mugatzailea dute beti -ko

atzizkiaren azpian. Numeroari dagokionez, berriz, OOozein testuingurutan ager

daiteke mugatzaile hori:

(58) (a) Euskal Herriko seme naiz

(b) Zein herritako seme zaitugu?

(e) Gure mendietako zuhaitzak ihartzen ari dira

381

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!