24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

2.1.1.2. Hi

Bigarren pertsona singularreko izenordaina da eta hiztunak bere aurrean

duen entzulea izan ohi da. Hala ere, hi lagunartean bakarrik erabiltzen da:

lagunen artean, anai-arreben artean (zenbait tokitan) eta abar. Zenbaitek, aldiz,

forma desegokitzat, ijito hizkerakotzat dauka eta horregatík baztertua izan da.

Badirudi, haatik, gaur berriro berpizten ari dela galdua zuten zenbaiten artean.

Izenordain hau dela eta, ohar bat egin behar da. Hi-ren parean zu ere hor

dugularik, behin hi erabiltzea erabakitzen duenak, gero hi-ren erabilerari eutsi

behar dio adizjokoan, forma alokutíboak erabiliz. Alegia, ondoko biotan (a)ren

ordez (b) erbiltzera behartua dago hiztuna, hi erabiltzea hautatu duen

mementutik:

(36) (a) *Hiri deitu diat eta elkarrekin joango gara

(b) Hiri deitu diat eta eIkarrekin joango gaituk

2.1.1.3. Zu

Hau ere bigarren pertsonako izenordaina dugu. Hasiera batean plurala zen,

nahiz eta gaur singular balioarekin erabili. Zu-ren behinolako pluraltasunaren

aztarnak batez ere aditzean geratu zaizkigu:

(37) (a) Nik hi ikusi haut (ez haitut)

(b) Nik zu ikusi zaitut (cz zaut)

Gaur hi izenordaina baztertua izan delarik, jende askorentzat bigarren

pertsona singularreko izenordain bakarra zu dugu. Hi eta zu, biak erabiltzen

dituztenak, berriz, bata aldi edo parada batzutarako gordetzen dute eta bestea

beste batzutarako. Adibidez, aitari edo amari zu esango diote, baina lagunari

edo anaiari beharbada hi. Zenbait tokitan zu-rekin ere forma alokutíboak

erabiltzen dituzte, hi-rekin bezala.

2.1.1.4. Gu

Lehen pertsona pluraleko izenordaina da eta pertsona batí baino gehiagori

dagokio, baina pertsona horien artean hiztuna ere sartzen delarik. Hots:

40

Gu = Ni + beste zenbait pertsona

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!