24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

Honelako hitzen lekua, bestetik, aurkatasuna daraman elementuaren ondoan

dago eskuarki (edo, gehienez ere, esalditik kanpora bezala, eten batez

berezirik):

(345) (a) Ni behintzat gaur ez noa

(b) Ni gaur behintzat ez noa

Aipaturiko aurkatasuna ez da bera bi perpaus horietan: lehenean (besteak)/ni

dateke kontrastea eta bigarrenean, berriz, (beste egunak)/gaur.

2.2.3.3. Ere (B bere) bi esaldi edo gehiago lotzen dituen juntagailua-edo

juntagailu konposatuaren osagaia- da sarri askotan, zerbait baieztu edo ukatu

ondoan beste zerbait baiezteko edo ukatzeko erabiltzen dena, hain zuzen (ikus

koordonazioa). Zenbaitetan, ordea, esaldi lokabeetan ere suertatzen da, hots,

beste zerbait suposatu arren, gramatika aldetik lokabe diren esaldietan:

(346) Ni ere joango naiz

Esaldi honek beste norbait joango dela suposatzen du, noski, baina

koordinazio formalik ez dago halere. Horregatik partikula hori inoiz juntagailu

bada ere, beste askotan -azkeneko esaldian bezala- erreferentzi mundua

zabaltzeko 000 erabiltzen da.

Partikula hau lotura -edo erreferentzi hedatzea- dagokion elementuaren

ondoan ere kokatzen da. Ni ere gaur noa eta gaur ere ni noa ez dira, beraz,

gauza bera. Lehenean ni da elementu eragina eta besteak edo zehaztugabeko

erreferentzia; bigarrenean, berriz, gaur eta beste egunak. Lotura hori aditzari

berari dagokionean, ere ez da, zenbait euskalkitan bederen, aditzaren ondoan

ematen: *Aspertu naiz ere. Horrelakoetan partikula partizipioaren ondoan

ematen da, egin erantsiz: aspertu ere egin naiz.

Partikula honek baditu, jakina, beste hamaika erabilera ere: koordinatzeko

erabiltzen diren baitare, eztare; esanahi kontzesiboa duten baldintza + ere, hala

ere, nolanahi ere; balio enfatikoa duten nolabait ere, inola ere (ez) ...; erlatibo

jokoa ematen duten izenordain galdekaria + ere, (nork ere, zer ere).

2.2•.304. Omen (B el), ote, bide, al, besteak beste, aditzari lotzen zaizkion

partikulak dira, haren esanahia batera edo bestera zertxobait aldatzen dutenak.

342

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!