24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. Deklinabidea

Hauen galdekaria norengana da edota norgana, ez ordea nortana, nahiz eta

nortan jatorra izan, gorago azaldu dugun bezala.

Erakusleek forma bereziak dituzte izenlagun direnean; izenlagun arrunt

bezala dituzten Iwnengana/lwnetara, Iwrrengana/lwrretara, harengana/hartara

edo, euskalkien arabera, horien antzekoen ondoan, aditzondo direnean beste

hauek hartzen dituzte: Mna, Iwrra, hara.

1.4.4.2. Erabilera

1.4.4.2.1. Izenki adberbializatuak

Adlatibo forma soilak izanik ere, zenbait izenki adberbializatu egin da,

batzuk besteak baino gehiago. Osora adberbializatu direnen artean hauek aipa

daitezke: gogara, ardura ( = maiz, usu), ostera, gainera, gora, behera...

Besteok, agian, gutxiago, muga ezartzen zaila den arren: Aisira, gisara,

antzera, erara, arauera, eritzira, alderantzira, aurrera, atzera, aitzinera, gibelera,

esanera... Ikus honetarako posposizio eta aditzondoei buruzko txostena.

1.4.4.2.2. Adlatiboak aditz bihurtzen dira

Ezin utzi daiteke ere bidenabar bada ere aipatu gabe, hau berez lexikoari

dagokion arren, euskarak berebiziko joera duela adlatiboan dagoen edozein

forma aditz bihurtzeko; hala nola, etxeratu, eskuratu, oheratu, lotaratu, Iwrratu,

bereganatu edo beregandu, itsasoratu, azpiratu, menderatu, eta abar.

Halaber diogun ere, hau sintaxiari gehiago dagokion arren, ohera zenean,

gogora zitzaidan, etxera bezain laster eta horien antzekoak betidanikoak

ditugula euskaraz.

Bada ere esaera adberbial bilakatu den adlatiborik: ikusi batera, begiratu

batera, gurxi gorabehera, hitzetik hortzera, bertatik bertara...

1.4.4.3. Denbora ere adierazten du

Balioari gagozkiola, atzizki honek -hots, -ra(t)-ek, bizidunenak ezdenbora

ere adieraz dezakeela esan behar da, lehengo bi kasuetan ikusi dugun

bezalaxe. Alegia, (llemendik) aurrera, (goizetik) gauera, (atzotik) gaurrera,

253

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!